bilaketaren emaitzak "microsoft"

Gaztelugatxeko Doniene, Microsoften bilatzailearen irudia

Microsoft enpresak Gaztelugatxeko Doniene aukeratu du Bing bilatzailearen irudi nagusia izateko, mundu mailan. Bermeoko biotopo ospetsuaren argazki izugarria agertuko zaie, beraz, Bing-en bidez bilaketak egiten dituzten milioika erabiltzaileei. Meneame-n ikusia.

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!

E-gor-ek bere blogean idatzitakoa, Microsoftek eskaintzen dituen web zerbitzu gehienak euskaraz omen daude. Gainera, kasu honetan Microsoft txalotzen du euskararen alde izandako jarrera dela eta. Google baino lokalagoa ote Microsoft?

Europako Batzordeak 899 milioi euroko isuna jarri dio Microsofti

[K&I]Konpainia lehiakideekiko erakutsitako "nagusikeria" zuzendu asmoz, Europako Batzordeak Microsoft informatika enpresari 2004an betebehar batzuk jarri zizkion, eta horiek ez betetzeagatik orain 899 milioi euroko isuna ipini dio, gaur jakinarazi duenez.

Baliozkotu ezazu zure windows XPko erregistro klabea

Jakina denez, Microsoftek gure ordenadoreetan instalatuta dugun Windows Xp bertsioaren erregistro klabeen jarraipena egiteko asmoa du, gure kopia legala den edo ez egiaztatu nahiean. Artikulu honetan gure klabea baliozkotzeko eman behar ditugun pausuak adierazten dira.

IBM-k EZ du Windows bertan behera utziko

Kontuz blogosferatik oso errez zabaltzen diren berri batzuekin. IBM-k aspaldi esan bait zuen ez zuela Windows bertan behera utziko.

IBM-ek ez du Microsoft Windows utziko

IBM-ek adierazi duenez, Microsoft-ekin arituko da lanean, lehen egiten zuen bezala: IBM continues to have a strong relationship with Microsoft. IBM eta Microsoft senar-emazte zoriontxuak izaten jarraituko dira.

BiscayTIK: Bizkaiako Foru Aldundia eta Microsoft-en arteko elkarlana

Gaur Jose Luis Bilbao eta Rosa GarcĂ­ak (Europako Microsoften presidenteordea) BiscayTIK aurkeztu dute, bizkaitarrek udaletxeekin egin beharreko izapideak online egin ahal izatea ahalbidetuko duen sistema informatiko integrala hain zuzen ere. Horrez gain, BiscayTIK-ek Microsoften eskutik zentro teknologiko bat irekiko du Bizkaian.

Windows 7 eta hiru leiho irekitzeko muga

Microsoften sistema eragilearen hurrengo bertsioa sei modutan erosi ahal izango da. Netbook deitzen diren ordenagailu eramangarri txikientzako bertsio aproposa "Windows 7 Starter Edition" deituko da. Harrigarria badirudi ere, bertsio honek aldi berean hiru programa bakarrik exekutatzeko aukera emango du. Programa gehiago exekutatu nahi izanez gero, "Home Premium" bertsio garestiagoa erosi beharko da. Windows 7: zenbat eta gehiago egin, orduan eta gehiago ordaindu. Zein logika mota da hori?

Bill Gates/Microsoft afaltzera ez gonbidatzeko arrazoi batzuk

EAEko erakunde nagusi batzuek azken asteotan Microsoft enpresarekin sinatu dituzten egitasmoak kritikatzeko arrazoietako batzuk azaltze aldera, konparazio irudimentsua darabil Gorka Bereziartuak: lagun hezigabea afaltzera gonbidatzeak gure haurren heziketarako eta bizikidetza osasuntsurako ekar ditzakeen kalteak. Irudi hori ongi ulertuko du informatika mundutik aldenduen dagoenak ere, erabaki-hartzaile batzuek barne.

Microsoft eta Google: botere gerra

Microsoft-eko lehendakariak, Steve Ballmer-ek, Britainia Handia-n emandako konferentzia batean Googlek Gmail-eko erabiltzaileen posta elektronikoak irakurtzen dituela baieztatu du. Googlek nolabait gure mezuak arakatzen dituela jakina da, txertatzen duten publizitatearekin targeting zehatzagoa egiteko erabiltzen baitituzte gure mezuak. Jakina, salataria konpetentziakoa da, baina... noraino iritsiko ote da Googlek bere erabiltzaileei egiten dien kontrola?

Kutsatzaileen "top"a: Microsoft, Philips eta Nintendo

Greenpeacek 0 bat eman dio Nintendori, bere bi kontsola izarrak, Wii eta DS, egiteko erabiltzen duen materialarengatik. Philipsek 2 bat besterik ez du lortu eta Microsoftek 3. Sony Ericsson eta Samsung dira ingurugiroa "gehien zaintzen" duten (edo "gutxien kaltetzen") elektronika-produktu ekoizleak. Hala dio Greenpeace erakunde ekologistak argitara eman duen zerrenda batek: http://www.greenpeace.org/international/news/greener-electronics-ranking-6-291107

Microsoftek Yahoo! erosteko eskaintza egin du

Bill Gates-en enpresak Yahoo! erosteko eskaintza egin du! Duela hilabete batzuk zurrumurru batzuk zabaldu ziren eta hara! EITB24-n: http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_85099/gizartea/EZUSTEKO-IRAGARPENA-Microsoftek-Yahoo-erosi-nahi-du-44.600/

Yahoo!-k uko egin dio Microsoften eskaintzari

Yahoo! bilatzaileko administrazio kontseiluak uko egin dio Microsoftek egin zion erosketa eskaintzari "akziodunentzat ez delako hauturik egokiena".

martxoaren 4an, 403 akatsa bultzatzeko eguna

Sarean ekimen interesgarria ari da bultzatzen. Finean explorer nabigatzailearen kontrako blogarion sabotaia txikia da. Plugin bat ere prestatu dute, martxoaren 4an, gure blogetara sartzen diren explorer nabigatzailedun bisitariek, 403 akatsa topatu dezaten. Informazioa gaztelaniaz aurkitu dut, baina laister sortuko dugu euskaraz ere. Hemen aurkitu dut lehendabizi: http://www.minid.net/2008/02/18/dia-internacional-del-403-para-internet-explorer/ Animatzen?

ISOk ez du onartu OOXML estandarra izatea

Hainbat hilabeteko prozesu ilunaren ondoren irailaren 2an ospatu zen OOXML formatua ISO estandarra izateko bide azkarreko bozketa eta horren emaitza gaur jakin da: ezezkoa nagusitu da lehen bozketa honetan. Baina prozesua ez da hemen amaitzen, izan ere otsailean bigarren bozketa bat egingo baita bide arruntari jarraituz eta orain arteko Microsoften azpijokoa ikusita emaitza iraul liteke.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]