bilaketaren emaitzak "mendia"

Zubimendi eta Iriondo Cho Oyuko gailurrera iritsi dira

Koldo Zubimendi bizkaitarrak eta Iker Iriondo gipuzkoarrak Cho Oyu 8201 metroko mendiaren gailurreraino heltzea lortu dute. Igandean itzuliko dira Loiuko aireportura.

[Gazt] Zergatik esaten da Everest zirku bat bihurtu dela?

Edmun Hillary edo Juanito Oiartzabal bezalako mendizale ezagunek behin baino gehiagotan esan dute "Everest zirku bat bihurtu dela". Artikulu gogor baina interesgarri honek iritzi honen zergatiak azaltzen ditu. Oharra: nahiko testu eta argazki gogorrak daude bertan.

Bedaioko 3. mendi martxa

Igande hontan ospatuko da Bedaioko mendi martxa, aurtengoa 3.ena izango da. Ibilbideak 25km inguruko ditu, eta Aralar eta Bedaio inguruko parajea zeharkatzen ditu. Iaz bezela, bizikletaz egiteko aukera ere izango da aurten.

Iñaki Otxoa mendizale iruindarra arrisku larrian

Egun batzuk galduta pasa eta gero Iñaki Otxoa mendizale iruindarra bizirik dagoela konfirmatu da nahiz eta oso egoera larrian eta erreskaterako oso toki zailean dagoen. Informazio gehiago gazteleraz hemen: http://www.diariodenavarra.es/20080522/deportes/horas-clave-rescate-ochoa-olza.html?not=2008052202405999&idnot=2008052202405999&dia=20080522&seccion=deportes&seccion2=masNavarra&chnl=20

Edurne Pasabanek bere hamabigarren zortzimilakoa igo du

Mendizale tolosarra Kangchenjunga, 8.586 metrotakoa, igo du bere lehengusu Asier Izagirra, Juanito Oiarzabal, Alex Txikonekin eta Ferrán Latorre kataluniarrarekin batera. Honekin Edurne Pasaban historian hamabi zortzimilako igo dituen emakume bakarra bilakatu da.

Bedaioko 2. mendi martxa

Ekainaren 8an Bedaioko 2. mendi martxa ospatuko da. Aukera ederra Aralar Parke Naturalaren sarreran dagoen herri hau eta bere inguruak ezagutzeko.

Hil egin da Iñaki Otxoa Olza

[K&I]8:45ean zendu da, Annapurnan. 7.400 metrora zegoen. Ondoeza izan zuen duela bost egun.

Patxi Usobiaga munduko txapeldun

Aurten ere iaz bezala Patxi Usobiaga eibartarrak Munduko Txapeldunaren titulua lortu du Esloveniako Kranj hirian jokatu den Munduko Txapelketaren azken proban.

Gipuzkoako mendizaleok windows eduki behar degu? (gipuzkoa.net)

Ilusio osoz entzuten det web honen berri, baina mapak ezin ikusi, windows erabiltzailea ez naizelako!. A ze gauza erraza, mapa bat ibilbidearekin erakustea, inungo hirugarren programaren laguntzarik gabe! baina ez dute horrela aukeratu egitea... Hau al da Foru aldundiaren teknikarien lana? Denon diruarekin batzuentzat egitea gauzak? Beste behin ere administrazio publikoa microsoft erreiniuaren menpe.

Hil egin da Iñaki Otxoa Olza

8:45ean zendu da, Annapurnan. 7.400 metrora zegoen. Ondoeza izan zuen duela bost egun. HAU DA BIKOIZTUA DAGOENA.

Ausa-Gaztelura mendi martxa.

Tolosaldeko nafartarrak sustatuta "Euskal Herri osoak Europako Nafar Estatua berreskuratzeko duen zilegitasuna" aldarrikatuko dute Gipuzkoako Ausa-Gaztelun. Aldarrikapen hori egiteko mendi martxa antolatu dute maiatzaren 20an.

Iñaki Beitia Mendi-martxaren aurkezpena

Iñaki Beitia Mendi-martxaren XI. edizioari dagokion informazioa berriki zabaldu da bere webgunean. Datorren maiatzaren 20an, Urretxu-Zumarragatik abiatutako bi ibilbide interesgarri ditu. Izen-ematea maiatzaren 2tik aurrera irekita izango da. Internetez ere izena ematerik dago. Ibilbideei buruzko informazio zehatza (2D eta 3D mapak barne) bere webgunean.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]