www.deia.com/es/digital/sociedad/2007/07/02/378484.php
topagunea (e)k bidali du duela 519 egun 17 ordu 34 minutu, duela 519 egun 9 ordu 35 minutu argitaratuta
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak "Euskarazko komunikazioa eta hizkuntza gutxituak" izeneko master profesional ofiziala eskainiko du datorren ikasturtean Leioako campusean.
EHUko iturriek adierazi dutenez, ekimen hau "ez da hutsetik sortua", neurri handi batean, azken bost urteetan fakultate berak eskaini duen "Euskal Herria XXI" doktorego programaren segida baita. Izan ere, master profesional honek aurrera begiratu nahi duen proposamena da.