bilaketaren emaitzak "mapak"

Euskal Herriko leku tridimentsionalenak

Google Earth aplikazioaren APIa ireki denetik, Windows-eko plugin batekin mundu tridimentsional ikusgarri hori nabigatzailean ikus daiteke (Firefoxekin primeran; baina Ubuntu eta Mac, abuztura arte itxoin behar), eta Tagzanian ere ezarri dugu kontu hori. Oinarrizko iruditerian eraikin batzuk ere badaude altxatuta, eta Euskal Herrian batzuk aurkitu ditut, baina 5 probintziatan, alerik ez. Inork gehiago topatuko balu, abisatu edo gehitu puntua 'eh3d' etiketarekin.

Kalitate handiagoko irudiak eta berrikuntzak Tagzanian

Aldaketak egin dituzte Tagzanian. Munduko toki askotako irudi berri eta zehatzagoak daude orain. Puntu berriak gehitzerakoan ere erraztasun handiagoak daude.

Non dabil Bilbobusa?

Bilbobus guztiak non dabiltzan uneoro ikus daiteke mapa baten. Klikatu linea bakoitzaren gainean eta ikusiko duzu. Bilbao.bik egin du aplikazioa.

Gipuzkoako toponimia publikoa liberatu egin dute

Gipuzkoako datu geografiko zehatzak, euskarazkoak eta ofizialak, Geonames datubase ireki eta librean integratu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko B5M bulego geografikoaren ekimenez. Geonamesetik elikatuz, web zerbitzu azkar eta primerakoen bidez berrerabili daiteke orain informazioa, erabilpen lizentzia libre bati esker (CC-by).

Zubietako erraustegia: zein distantziara zaude zu

Tagzaniako puntu honek ( http://www.tagzania.com/item/36642 ) Zubietako zabor erraustegiaren kokapena markatzen du (gutxi-gorabehera). Inguruko tokiak Usurbil, Zubieta edo Lasarten zein distantziatara geratzen diren ikusten da. Kilometro bat edo biko erradioan airearen kalitatea nolakoa ote? Lege kontuak ere badaude, gainera, toki populatuak ezin baitaitezke erraustegitik gertu egon. Puntu jakin bat zein distantziara dagoen jakiteko, hemen proposatzen da sistema nork bere puntuak gehituz informazioa osatzeko.

Nirudia, zure Argazki Bloga geolokalizatua Euskaraz

Zure Argazki Bloga sortzeko leku berri bat da, kasu honetan argazkia atera duzun lekua marka dezakezu mapan (Google Maps), erabil ditzakezu etiketak (Tagak) eta gainera Euskaraz. Baita gazteleraz ( http://nirudia.com/es ) eta beste 4 hizkuntzetan (momentuz) Nireblogekin egina. Nirudia = Nire Irudiak kontrakzioa
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]