bilaketaren emaitzak "mapa"

Euskal herriko mapa interaktiboa CSS erabiliz

IKTeroen taldeko Magic-ek euskal herriko mapa interaktiboa egin du CSS erabiliz, eta kodigoa bertan itxi dosku edozeinek erabili dezan.

Kontseiluaren BECeko ekitaldira joateko autobusak Tagzanian

Abenduaren 13an Kontseiluak bere hamargarren urteurrena ospatuko du BEC-eko Bizkaia Arenan. Sarrerak online eskuratzeko http://nierebanoa.com webgunea osatu dute, baina autobusak ere antolatzen ari dira herrietan. Autobus horien berri Tagzaniaren bitartez jakinaraziko du Kontseiluak.

Gaurtik aurrera EITBn eguraldi mapa berritua izango da ikusgai

Gaurtik aurrera eguraldi mapa berritua erabiliko dute EITBko albistegietan. Mapa horretan Euskal Herriaz gain, Espainiako Errioxa, Gaztela eta Leon eta Kantabriako eguraldi datuak emango dituzte.

PSOE eta PPren beste eguraldi mapa autonomikoak eredu?

Kuriositatez begiratu (PSOE eta PP.ren) Estatu espainoleko telebista autonomikoen eguraldi-mapei. Kataluniar eta Valentziarrek ematen dute Ipar Catalunya edo Baleareen berri, edo Espainiarena... bakoitza bere lekuan, aparte. Baina orohar telebista hauetan nork bere erkidegoko mapan ez dute ingurukoen eguraldiaz informatzen. Gurean zer pintatzen dite Laredo, Burgos, Errioxak? Hor bereziki maite gaituztelako izango ote?

13.000 urteko mapa Abauntzan Nafarroan

Europa mendebaldean aurkitu den mapa zaharrena izan daiteke, eta kobazuloaren inguruko paisaiaren marrazkia da."altxorraren mapa" gisakoa izango litzateke. 1976an hasi zen Utrilla leizezulo horretan indusketa lanetan, Joxe Migel Barandiaran antropologo euskaldunak animatuta. 1993an eta 1994an aurkitu zituzten grabatuak Abauntzeko kobazuloan eta 15 urte iraun dute horien nondik norakoak ikertzen.

Eusko Jaurlaritza eta geokokapena

Joxe Rojas teknopata, Eusko Jaurlaritzak "Euskadi mapan kokatzeko" kontratatuko dituen blogarien asuntuari buruz iritzia ematen. Bere hitzetan, "Euskadi interneteko mapan ez dakit jarri duen, baina argi dago albisteak internauton mapan jarri duela Jaurlaritza."

Euskal Herriko mapa tagzanian

Tagzanian Euskal Herriaren mapa egin dute, guneak eskaintzen duen aukera batez erabilita.

ArcelorMittal Euskal Herriaren alde

ArcelorMittal multinazionalak bere lantegien kokapena azaltzeko Euskal Herriaren mapa erakusten du bere web gune korporatiboan: http://www.aceralia-ssc.com/caste/plantas/plantas.asp

EITBn lehen aizkorakadak

Eguraldi maparen bidez lehen aizkorakadak jaso ditu Euskal Herriko mapak EITBko albistegietan. Zuberoa eta Erriberako hegoaldea moztu dituzte lehen eraldaketa honetan eta Espainiako Gaztela eta Leon, Errioxa eta Kantabria probintzietako eguraldi datuak ikusi ahal izan dira. Mapa nola geratu den ikusteko gehiago irakurri.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]