bilaketaren emaitzak "manipulazioa"

[es] ETBk albistegietako bi arduradun kaleratu ditu atxiloketen inguruko trataeragatik

Otegi, Diez eta enparauen atxiloketen aurkako erreakzioak erakusteagatik kargugabetu dituzte ETBko bi arduradun. Politika-arduradunak, halaber, dimisioa aurkeztu du.

Andolin Eguzkitza zena politikoki manipulatu izana leporatu diote Santurtziko PNVri

Urriaren 10ean Santurtziko Kresala aretoan izan zen hainbat santurtziarrek Andolin Eguzkitza zenaren omenez idatzitako liburuaren aurkezpena. Santurtziko euskaltzainari egindako omenaldia izan ordez, Santurtziko EAJ-PNVren gestioa goratzeko ekitaldia izan zela salatu dute.

EAJk EITB erabiltzen du hauteskunde kanpaina egiteko [Gaz]

Atzo Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) EITBko gela bat erabili zuen hauteskunde ekitaldi bat egiteko. Web orrialde berri baten aurkezpena aprobetxatuz, militante jeltzaleak eta komunikabideak bildu zituzten. Hura lortzeko euskaldun guztionak diren baliabide publikoak erabili zituzten.

(BIDEOA) Kamera ezkutudun Telecincoko kazetariak mugimendu antifaxista espiatzen harrapatuak

Nola sortzen da alarma soziala? Madrilen Greziako protestekin elkartasuna adierazteko antolatu ziren ekitaldien harira, Telecinco telebista kateak mugimuendu sozial hauek kriminalizatzen zituen kamara ezkutudun erreportai bat zabaldu zuen. Erreportaia pentxatuta zutena baino laburragoa atera zitzaien ordea, antifaxistek kazetariak ezagutu eta grapatutakoa atzeman bait zieten. Madrileko Koordinadora Antifaxistak emititu ez zen erreportai zatia kaleratu du.

El Correoko artikulua: Los exiliados del euskera

"En Institutos y escuelas de Castro, Laredo, Santoña o Miranda de Ebro hay una nutrida colonia formada por decenas de profesores que salieron de Euskadi a partir de los años noventa, cuando se aprobaron las primeras leyes y decretos que marcaban la exigencia de la lengua vasca en las aulas. Son los exiliados del euskera. La mayoría no se atreve a poner rostro ni nombre a su historia."

EZ DITUZTE OBRAK HASI!!!

Beste behin ere, Eusko Jaurlaritzak herritarrok informatu beharrean nahastu besterik ez ditu egin nahi. GEZURRA DA euskal Yaren Ordizia-Itsasondo tramoko obrak hasi direnik. Titular hori jarri badiote ere prentsa-ohar horri, dokumentua irakurtzen duena berehala konturatzen da "hasi" duten gauza bakarra tramitazio formala dela.

ETBko kazetarien mikroskopioa Kubako politikan

Xabier Madariaga kazetariak etorkizuneko Kubako oposizioko buruak nortzuk bilakatuko diren "argitzen" digu. Albisteak nola enfokatu, nolabaiteko manipulazio bat eragiten dute albistegiek. Cubainformacion.tv-ko gaztelerazko bideoa.

El mundo (berriz ere) grafikoak manipulatzen [GAZT]

Zabaldun aurreko batean agertu zen moduan, oraingo honetan (ere) harrapatu dute El Mundo grafikoak desitxuratzen. Mesederik egiten al dio horrek PP eta bere lagunei? Meneamen ikusia. Aurreko albistea zabaldun: http://www.zabaldu.com/2887/el_mundo_egunkaria_bere_estatistikak_manipulatzen/

Hedabideen eragina errealitatearen pertzeptzio sozialean mahainguru interesgarria

Gaur egun hedabide tradizionalek duten eragina aztertu nahi duen mahaingurua. Koldo Mitxelena Kulturunean Otsailak 11 19:00etan Donostian egingo den mahainguruan 2 hizlari eta ondoren mahaingurua egongo da.

[Gazt] Behobia-Donostia El Mundoren arabera edo nola dena nahastu eta kakastu

Oraingoan ere, eta jada ohitura bihurturik, Behobia-Donostia jai filoterrorista balitz moduan azaltzen digu "El Mundok". Ez dakit humore moduan etiketatu beharko nukeen edo ze ezin dut sinetsi hainbeste tontakeria serio esan daitezkeenik. Lasterketan parte hartu zenutenok kontu ibili, Grande-Marlaska eta Garzon atzean dituzue honezkero!

RCTV auziko manipulazioak eta gezurrak aztergai Telesurren

Luze hitz egin da RCTVren lizentzia ez berritzeko Venezuelako gobernuak hartu erabakiaz. Medioetan manipulazioa eta gezurra beti larriak badira ere, bereziki higuingarriak gertatzen dira adierazpen askatasunaren izenean erabiltzen direnean. Horixe da, bideoan ageri denez, CNN, TVE edo Antena 3 bezalakoek oraingoan egin dutena iraultza bolibartarraren aurka jotzeko.

Berria-k egindako tranpa nabarmen, argazkilariaren begiradatik

Ikusmira argazkilari baten bloga da. Blog berria da GAUR8 proiektuaren barruan, baina begi zorrotzez ari da Jon Urbe argazkilaria. Luma ere, zorrotza dauka. Bistan denez.

Blogariak, mugimendu ala instrumentu?

Blogetan ematen den instrumentalizazioaz eta manipulazioaz egin dute gogoeta HerriTek blogean.

Manipulazioa argazkilaritzan. Donostiako istiluak

Testuaz gain, argazkilaritzan eskua sartuz gustura gelditu ohi dira zenbait hedabide. Gaurkoan 20 minutos. Merezi du ikusteak, konturatzeko ezer ez dela nahigabe egindakoa izaten.

Chavez-Borbon. Kontestu guztia adierazten duen 12 minutuko bideoa

Baduzu ordu laurden bat? ikusi bideoa, interesgarria da. Entzun ez ditugun hitzak topatuko dituzu... erregearena kontestualizatzeko balioko du. Bai, iturria venezolarra da, baina interesantea da oso. Venezuelako telebistako irudiak eskaintzen dizkigu La haine sareak.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]