bilaketaren emaitzak "manifestazioa"

Ibarretxek larunbateko manifestazioari izena aldatu dio

Batasunak herritarrak larunbatean Bilbora joateko deia egin ostean, hainbat alderdi politikok bere desadostasuna adierazi dute. Premiazko batzarran Ibarretxek lemari "ETAri indarkeria uzteko exijitzen diogu" erantsi dio. Beste indarkeriek ez ei dute pakea oztopatzen.

AHTren aurkako manifestazioa, rock maratoia eta CDaren aurkezpena Gasteizen

Larunbat honetan, Azaroak 18, AHTren aurkako manifestazioa izango da Gasteizen, arratsaldeko 5etan. Ondoren, 7etan Mulambo perkusio taldearekin kalejira gaztetxeraino, rock maratoi batekin jarraitzeko. Honetaz gain MusikHerria, DDT banaketak eta AHT Gelditu! plataformen artean sortu den CDa aurkeztuko da.

Batasuna larunbateko manifestaziora joango da

Eusko Jaurlaritzak deituta larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan Batasuna ere joango dela esan du gaur eguerdian Pernando Barrenak.

EAE-ANVren Tafallako manifestazioaren bideokronika

Tafallan 2007ko hazilaren 24an egindako manifestazioaren bideokronika.

Debekuaren gainetik, milaka lagun bildu dira presoen eskubideen alde

Espainiako Auzitegi Nazionalak Donostiako belodromoan egitekoa zen ekitaldia debekatu arren, milaka lagun atera dira kalera euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. Saguestik Kursaalera bitartean martxa jendetsua egin zuten. Ertzaintzaren presentzia nabarmena izan zen, eta tentsio uneak izan ziren. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) «errepresio politikoari aurre egiteko» antolatzeko beharra azpimarratu zuen.

Independentziaren aldeko manifestazioarekin erantzungo diete azken atxiloketei

Arratsaldean prentsaurrekoa eskaini dute gazte independentistek Donostiako 20 gazte inguru atxilotzen saiatu diren polizia operazioa salatzeko. Atxiloketek ez dutela independentziaren aldeko bidea etengo esan dute eta borrokan jarraitzeko deia egin diote gazteriari. Larunbatean, 17:00etan Donostiako Artzai Onetik,

Ertzaintza, kartel bat jartzen ari zen gazte bat jipoitzen

Manifestazio askotan egoten da horrelakoak ikusteko aukera, baina Interneten publikatzeak beste indar bat ematen dio Ertzainen jokabideari. Hainbeste, Meneamen azaldu dela bideo hau, eta batzuek "ondo merezia izango zuen" erantzun badute ere, badira ere Ertzainen jokabide lotsagarria salatzen dutenak. Zein esperantza daukagu horrelako jokabideekin? (Bideoa ikusi ahal izateko izena eman beharra dago YouTuben)

Milaka lagun elkartu dira AAMren kontrako epaiketa salatzeko manifestazioan, Bilbon

Euskal Herriak Askatasuna behar du! leloarekin, 17:45 aldera abiatu da gaur, Bilbon, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) kontrako epaiketa salatzea helburu duen nazio manifestazioa.

Eginbehardugu.com ... Bilbon

Irudiek dena adierazten dute. Amorruak ere bai. Titularra ere argia da.

Zubietako errauste planta egitearen aurkako manifestaziorako deia egin dute hilaren 14rako

Zubietan egin nahi duten errauste planta bi kilometrora baino hurbilago izango dute Usurbil, Lasarte-Oria eta Zubietako 25.000 bizilagunek. Zubieta Lantzen, Usurbil Bizirik eta Lasarte-Oria Bizirik herri plataformek gogor salatu zituzten agintari eta arduradun politikoak, herritar guztien gainetik, «kosta ahala kosta», errauste planta egin nahi dutelako. 'Errausketa ez da bidea. Erraustegirik ez, ez hemen ez inon' manifestazioa abiatuko da Usurbilgo plazatik, urtarrilaren 14ko eguerdiko 12:00etan.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]