bilaketaren emaitzak "lurrikara"

8,8ko lurrikarak astindu du Txile

Indar handiko lurrikarak astindu du Txile: Richter eskalaren arabera, 8,8koa izan da, eta epizentrotik 317 kilometrora dagoen Santiago hiriburuan nabarmen sentitu dute astindua herritarrek, eta, gainera, argindarrik gabe geratu dira.

[gazt] Berlusconik lurrikaratik bizirik atera direnei: "Egun batez kanpinean aritzea modukoa da hau"

"Ez zaie ezer falta, arreta medikua dute, janari beroa... Egia da orain duten babesa aldi baterakoa dela, baina asteburua kanpinean pasatzea bezala hartu beharra dago". Horiek dira Berlusconik egin dituen adierazpenak, kazetari batek biktimengatik galdetu eta gero.

1.200 tona haragi ustel Haitira

Azken egunotan Haitira bidalitako giza laguntzaren kantitateak gora eta behera aritu dira komunikabideak. Estatuak, batak besteak baino tona gehiago eramateko norgehiagokan sartu dira, albistegien lehenengo minutuak eta egunkarietako lehengo orriak okupatuz, “elkartasunaren” argazkian agertu ahal izateko. Baina zalantzarik gabe AEBek irabazi dute lasterketa: 1.200 tona. Hori baita gutxi-gorabehera 15.000 mertzenariok izango duten pisua bakoitzak 80 kilo inguru pisatuko dituela kontuan hartuta.

AEBko Marineek kazetariak Port-au-Princeko aireportutik kaleratu dituzte [gazt]

Haitiko lurrikararen inguruan informazioa ematera iritsi diren kazetariek Port-au-Princeko aireportua zuten "koartel" nagusia. Orain aireportu hori AEBren marineen esku geratu da eta kazetariak kaleratzeko hasi dira.

Munilla: "Haitikoa pena bat da, baina badira gaitz handiagoak, gure egoera espiritual eskasa esaterako" [Gz]

Munilla Donostiako Gotzain berriak Haitiren inguruan gertatutakoaren aurrean egindako adierazpenak: "Gaitz handiagoak badira, hemengo egoera espiritual eskasa esate baterako"

[gazt] L'Aquilak gobernuari laguntza eskatu zion lurrikara gertatu baino 5 egun lehenago

Massimo Cialente alkate duen L'Aquilako Udalak telegrama bidez laguntza eskatu zuen apirilaren 6an 295 hildako utzi zituen lurrikara gertatu baino bost egun lehenago. Telegrama hori Italiar Gobernuko Babes Zibilerako Sailera bidali zuen, besteak beste.

Lurrikara batek gutxienez 27 lagun hil ditu Italia erdialdean

27 lagun hil dira gutxienez Italia erdialdean izandako lurrikara indartsu batean. Bost haur egon daitezke hildakoen artean eta 30 lagun desagertuta daude. 6.3 magnitudeko lurrikarak L'Aquila hiria (Erromatik 60 bat miliatara) astindu du goizeko lehen orduan.

Haitiko lurrikara AEBetako arma berri baten ondorioa izan daiteke

AEBek klima manipulatzen duen eta lurrikarak zein tsunamiak sor ditzaken arma bat sortu dutela salatu dute. Hugo Chávezek, Iparraldeko Errusiar Itsasarmadak prestatutako txostenean oinarriturik, Haitin gertaturiko lurrikara, AEBetako Marinaren lurrikaren armaren bidezko froga baten ondorioa izan dela zihurtatu du. http://www.terra.com.pe/noticias/articulo/html/act2159191.htm eta http://chemtrailsevilla.wordpress.com/2010/01/17/informe-senala-que-%E2%80%9Cterremoto-experimental%E2%80%9D-de-estados-unidos-devasto-haiti/

Haiti: gizalaguntzaren sionizazioa (erd)

Yoel Donchin doktoreak eta orain gutxi arte Israelen gizalaguntza programetan aritutakoak, Israelek Haitira igorritako gizalaguntzaren kritika zorrotza egiten du, Israelgo Yediot kazetan. Kaltetuek behar dutena baino, komunikabideetan Israelen irudi garbiketa bat egiteko komenigarriak zaizkien gauzak eramaten dituztela salatuz. Israelen jokaera abiapuntu gisa hartuz, gizalaguntzaren auzia zalantzan jartzen du orokorrean. Benetan interesgarria.

Haiti: "Mendiaren ondoren mendia" (Erd)

Esklabutza, estatu kolpeak, diktadurak, errepresioa, ustelkeria... herri karibearra kolonia garaietatik erasotu duten gaitz endemikoak dira. Marco Rascón, "La Jornada"ko zutabegileak, beti Washingtonen begirada zelatatzailearen menpean egon den herri honen iragana eta oraina aztertzen ditu.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]