bilaketaren emaitzak "luistxo"

Faroa - Luistxo Fernandez, euskaltzain

Horixe proposatu zuen Joxe Arantzabalek Faroa blogean.

Maite Artola haserre Luistxoren hitzekin

Sustaturen 5. urteurren ekitaldian Luistxok esandakoak ohiko hedabideei buruz (Mezularia saioari buruz), Maite Artolaren haserrea eragin omen du. Hori dela eta, Luistxok gogoeta oso interesgarria egiten du, Kalistroan esandakoa berretsiz.

Zapateroren umilazioa

Luis Fernandezek gutxitan idazten du politikaz. Egoera honek horretara idaztera ere bultzatu du. Gogoeta interesgarria iruditu zait. Betiko eztabaida antzuetatik haratago, Zapaterori buruz aritu da. Gustura irakurri dudanez, gomendagarritzat jotzen dut. Zabaldun jartzeko modukoa. Zer diozue zuek?

Mekaben Pott - Luistxo Fernandez haserre prentsarekin

Luistxo Fernandez hasarre dago Bernardo Atxagaren blogak ez duelako oihartzunik ukan paperezko prentsan, ohiko komunikabideetan. Artikulu zorrotza egin du bere blogean. Irakurtzeak merezi du, gogoeta egitea, eta eztabaidan sartzea, noski.

Luistxo Fernandez 20Minutos egunkarian elkarrizketatua

20Minutos egunkarian elkarrizketatu dute Luistxo Fernandez, Euskalduna Jauregian egiten ari diren "Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan" jardunaldietan (http://sustatu.com/1222356902) gaur eskaini behar duen hitzaldiaren harira.

Izan gaitezen gu geu kultura sailburu

Luistxo Fernandezek Unescoren jardunaldi batzuetan emandako hitzaldiaren testu gidoia kargatu du bere blogean. "Don't hate the media. Be the media" haren parekoa kulturari aplikatuta. Testu luzea da baina zer pentsatu ematen duena.

Distantzia. Tortura, Martxelo Otamendi eta Luistxo Fernandez

Agian zuetako askok ez zuen Luis Fernandez zutabelaria ezagutu. Euskal prentsan, luma zorrotzik bazen, hori eibartarrarena. Tetris liburuan bilduak ditu ordukoak. Kazetaritza utzi zuen, Internet aplikazioei bere burua eskaintzeko, baina oraindik lumak zorrotz dirau. Artikulu honetan, hurbileko zein urrutiagoko kontuak, gertu gertutik jarraitzen dituela bistan da. Distantzia asko barik, alegia.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]