bilaketaren emaitzak "lizartza"

BideoaAl Jazeeran euskal gatazkaz eta Lizartzako kasuaz

Al Jazeeraren "People and power" saioak erreportajea egin du euskal gatazkaz. Batasuneko Mahai Nazionalaren kartzelaratzeaz, euskal presoen egoeraz eta Lizartzako kasuaz aritu dira besteak beste.

6 urteko zigorra eskatu dute lizartzar batentzat

Gipuzkoako fiskaltzak 6 urteko zigorra eskatu du Lizartzako emakume batentzat, 2007ko irailean PPko zinegotzi bat banderaren makilatxoarekin jotzeagatik, benetan "bekaina igurtzi" baino egin ez ziola aitortu arren. Espainiako hainbat hedabideetan xehetasun gehiago ematen dute, hala nola emakumea adin handikoa dela.

Legea betez, ertzain eta bizkartzainek jendea beldurtzeari ekin diote Lizartzan

Gaur "legezko" alkate Regina Otaola azaldu da Lizartzan. Ertzainek, demokraziaren etorrera ospatzeko-edo, bizilagun bat zauritu, umeak beldurtu eta bihotzak irabazteko, multak jarri dituzte. Oraindik ez da gaitzespenik egon alderdien aldetik.

Regina Otaolaren bloga

Libertad Digital-en Regina Otaolaren bloga dago, federico Jiménez Losantos eta Pío Moaren blogekin batera. Mezuak eta erantzunak bidali daitezke, baina aldez aurretik iragazki batetik pasa behar dira. Izan ere, ez dago ez kritikarik ez kontrako erantzunik.

Regina Otaola Estatu osoko alkateen erakundeko presidenteordea izango da

Federación Española de Municipios y Provincias (FEMP) dela- koak bere biltzar nagusia egin zuen atzo Madrilen. Hurrengo lau urteetan Estatu osoko udalerrien erakundeko burua aukeratu behar zuten. Regina Otaolak, Lizartzako udala usurpatu duen PPko buruzagiak, jaso ditu bigarren botu gehien, eta erakundeko presidenteorde izango da. Bera omen da PPko alkatetza adierazgarriena, bere alderdikideen ustez.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]