bilaketaren emaitzak "literatura"

KRITIKIXA, iritzia sudur puntan

Ekimen interesgarria abiatu dute Literatura Eskolako partaide batzuek. KRITIKIXA izena eman diote, eta leloa: "iritzia sudur puntan". Irakurle oro kritiko izateko sortu omen dute Kritikixa. Interesgarria dirudi. Ea, zuek esan.

Iban Zaldua, literaturako Euskadi Saria

Iban Zaldua Volgako Batelariari(http://www.eibar.org/blogak/volga) (Donostia, 1966) eman diote euskarazko literaturako 2006ko Euskadi Saria Etorkizuna: hamabost ipuin ia politiko lanagatik. Itzulpengintzako atalean Xabier Olarra izan da saritua: Raymond Queneauren Estilo ariketak liburua itzuli du Olarrak.

Udako irakurketak

Ariketa kolaboratiboa egin gura dugu blogen bitartez. Udako irakurketak komentatuz. Berdin erantzunetan, zein tracback edo pingback bidez... Zuk ere parte hartu dezakezu. Erantzunak apurka apurka gehitzen doaz. Blogosfera euskaldunean ere, ariketa kolaboratiboak egitea posible delako.

Historia+istorioa: Belarraren Ahoa

Buelta asko eman dizkiot artikulu hau hona ekartzearen egokitasunari. Ez da albiste bat. Nire ikasle batek Harkaitz Canoren liburua irakurri eta berauri buruz egindako iruzkin kritikoa eta ikastetxeko irratian egindako elkarrizketa baten podcast-a "besterik" ez da. Kontuan izanda 17 urte besterik ez dituela, emaitza ikusgarria dela iruditzen zait. Irakurri artikulua, entzun elkarrizketa...Honelako kontuak gustatzen zaizkionari zuzendua.

Unai Elorriagaren hitzaldi bat

Unai Elorriaga izan dugu gurean. Larrabetzu.org gunean zabaldu.com wordpress-eko plugina jarri dugunez, berau frogatzen ari gara. Eta badirudi, ondo funtzionatzen duela. Ez duzue zertan bozkatu behar, mila esker.

Independentzia pentsatu eta imaginatu

Independentziaren aldeko irakurraldi literarioa egin dute denetariko artistek Dokan, ekitaldi xume bezain gozagarri batean. Garako bideoan Txilardegi eta Sastrerenak ikusgai.

Zortzitan Bulean? Ez, bostetan Buenpasen

Testu xelebrea sareratu du Beñat Sarasolak Eremulauak.com atarian: "A las cinco en el Buenpas". Elkarrizketa bidez, ironia finez eta euskaraz, fikziozko bi euskal gazteren pentsakera eta jokaera azaltzen dizkigu Sarasolak. Barregarria oso. Eta argigarria.

Fito Rodriguez eta blogak

Bernardo Atxaga ere blogari bihurtu zaigun honetan, Leirek Fito Rodriguezek Nabarra aldizkariari egindako adierazpenak ekarri ditu gogora. Fitok aitortzen du ez dela batere blog-zalea. Euskal Idazleen Elkartearen presidentek zera dio, besteak beste: "nire ustez hori dute eskas blogek, hizkuntzarekiko konpromisoa lantzeko nahikoa baliabiderik ez dutela".

Euskal emakume idazleak existitzen al dira?

"Ez dut uste gaur egun [emakume idazlea eta emakumeen unibertsoa] existitzen denik, inoiz existitu bada". Hala dio Joseba Gabilondo Michigan State unibertsitateko irakasleak Sareinak-en egin dioten elkarrizketan. Oso interesgarria, zinez.

Joan Mari Irigoien: "Gure euskaltasuna esplikatzen saiatu naiz"

Joan Mari Irigoien, idazlea "Gure harremanak gatazkatsuak dira, oso 'territorialak' gara, ez bakarrik alor fisikoan, baita alor psikologikoan ere. Hesiak ditugu, batzuk aurrekoengandik jasotakoak, besteak guk eraikitakoak, eta horrek izaki problematiko bihurtzen gaitu. Izaki lehiakorrak gara". (2008-09-07, 2.149. zenbakia)(Argia)

Fiordoetako Jauna

Idazten ari naizen liburua da Fiordoetako Jauna izenburutzat duen hau. Ea argitaletxeren batek irakurri, eta argitaratzeko aukera ematen didan. Poztuko nintzateke hala balitz.

Irakurriko dugu elkarrekin? ("Teoria King Kong ")

SAREINAKetik irakurle talde bat martxan jartzea proposatu dugu. Bilboko Skolastikan bilduko gara (goizeko 12etan) feminismoaren inguruko liburu bat hizpide hartuz berriketaldi goxoa izateko. Data aukeratzen ari gara (irailak 13 edota urriak 4) eta interesatzen bazaizu bidali emaila sareinak[a bildua]eibar.org helbidera, ondoen etortzen zaizun data eta, goizez, bazkarira, arratsaldez edo egun osoz etorriko zaren zehaztuz. Bertan ikusiko gara!

Kritika sariak Kirmen Uribe eta Iñaki Larrearentzat

Bi idazle bizkaitarrek jaso dituzte Espainiako Kritika Sariak, euskarazko kategorian. Hala argitaratu dute Noticias de Gipuzkoa eta Deia egunkariek. Kirmen Uribe ondarroarrak "Bilbao-New York Bilbao" liburuagatik jaso du narratibako saria, eta Iñaki Larrea zornotzarrak jaso du poesiakoa "Arratseko meditazioak" lanagatik.

BAZKA Literaturaren soziologia baterako

Literaturaz aritzeko aldizkari bat. Euskadi sariak hartu ditu hizpide hasiera baten, baina gaiak zabalduz joango dira. Hiru atal nagusi ditu: Hiztegia, Itsasoa ontzian eta Datutegia. Gorka Arrese da Bazkako zuzendaria.

Irakurri, gozatu eta oparitu!

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa aurkeztu du Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Egitasmoa Hego Euskal Herriko 14 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]