bilaketaren emaitzak "linux"

GNU/Linux instalazio jaia Udondo gaztetxean

Datorren igandean, uztailak 19, zure ordenagailua GNU/Linux-era pasatzeko aukera duzu Leioako gaztetxean. Ordenagailu batetan Debian nola instalatzen den erakutsiko dugu urratsez-urrats (proiektore bitartez) eta jendearen zalantza guztiak argitzen saiatuko gara. Zatoz!

'Euskalsource-tutorialak' liburua jaisteko prest

Euskal Party-an banatuko den arren nahi duenak dagoeneko eskuragarri du. Oraintxe hasi naiz irakurtzen, eta itxura ona du.

Linux ikastaroak Artelekun

GNU/Linux sistemara migratzea, audio digitala grabatu eta editatzea: Ardour eta JAMin, irudi digitala editatzea: The Gimp, bideo digitala editatzea: Kino eta zerbitzaria nola jarri zure etxean izango dira emango diren ikastaroak apiriletik azarora Artelekun, GISAren eskutik. 10 plaza izango dira kurtsoko, 30 euroko prezioan. Hizkuntza ez da zehazten.

Linux CD/DVDak dohanik zure etxera

http://free.thelinuxstore.ca webguneak martxan jarri duen ekimena kristona da, aukeratu Linux banaketa (Fedora, OpenSuse, Gentoo, Debian,…), formatoa (DVD/CD) eman helbidea eta etxera dohanik bidaltzen dizkizute. Ematen du denboran mugatutako ekimena dela baina martxan dago izugarrizko arrakastarekin. Gaur goizen Debian DVDak eskatu ditut, eta arazorik gabe bidean omen daude (3-4 astetan jasoko omen ditut)...

KKKP: Kontuak kafea, kopa eta puruakin.

Urriaren 31an KKKP(Kontuak kafea, kopa eta puruakin)en 7. edizioa burutzen da. KKKP bat interes ezberdinak dituzten pertsonen bilera informala da: Teknologia berriak, GNU/Linux, software librea, kultura librea eta "egin zuk zeuk" filosofia. Bertan gai ezberdinei buruzko aurkezpenak eta txarla elkarreragileak ospatzen dira, ordenagailuentzako programei buruzkoak, ordenagailuak muntatu eta desmuntatu, gai sozial eta kulturalak...

Gaur arte ezin nituen entzun nire mp3 fitxeroak Fedoran

Idazki honetan azaltzen da nola prestatu zure Fedora Core 4 linux distribuzioa mp3 fitxeroak entzuteko, eta ibili dabil!!

Linux baino nahi ez zuen erabiltzaile bati Dell-ek dirua itzuli dio

Mediaberri blogean albiste honen berri eman digute. Ordenagailu berrietan Windows instalatuta aurkitzen duzunerako

Ubuntu ikastaroak

Canonical-ek Ubuntu ikastaroa iragarri du.

Dagoeneko Ubuntu/Linux 7.10eko CDak eskatu ditzakegu

Hamar egun falta dira Ubunturen bertsio berria kaleratzeko eta dagoeneko CD originalak eskatzeko aukera dago.

Gure debian otoitza

Debiani buruzko albiste batean, otoitz bitxi bat azaldu zen, gure aita zeruetan zerana musikarekin abestu daitekela dirudi. Diska gogorraren partizioak handitzerakoan, fitxategi sistema aldatzean edota arazo larri batekin gaudenean otoitz aproposa izen daiteke. Igandeko mezan bazaude, hizkia aldatzen proba ezazu.

Linuxerako Flash Player 9 bertsio finala kalean da

Kostata eta momentuz x86 arkitekturapean erabiltzeko baino ez dagoen arren, albiste pozgarria da. Ez dut asko probatzerik izan, baina nahiko ondo dabilela dirudi. Jaitsi eta instalatzeko: http://www.adobe.com/go/getflashplayer/

Planet Ubuntuko euskarazko atala sortzeko deia

Lamiakon egingo den bileraren berri ematen da

Eskola 2.0: ordenagailuek GNU/Linux eta euskara lehenetsita

ETBk teleberrin eman du albistea. Bideoan Victor Bermejo bera agertzen da eta esaten du portatilak defektuz euskeraz eta linuxekin datozela.

53R61-ren webloga | GNU/Linuxentzat wifi txartelak bilatzeko tresna

GNU/Linux erabiltzaileentzako webgune interesgarria. Wifi txartel bat erosi baino lehen bateragarria edo driver-ak daudela jakiteko.

Mac-eroak ere Linuxera pasatzen ari dira!!!

Nicholas Carr-ek publikatu duenaren arabera Silicon Valley-n MacOSren erabiltzaileak GNU/Linuxera pasatzen ari dira.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]