bilaketaren emaitzak "liburutegi digitala"

1.246 euskal liburu zahar eskura, Interneten

Eusko Jaurlaritzak antolatutako Liburutegi Digitalari Eusko Legebiltzarraren Liburutegiko 1.246 liburu gehitu zaizkio (http://tinyurl.com/2l4jav). Tamalez, liburu digitalak aurkezteko moduan lehengo akatsak errepikatu dituzte eta ezin dira liburu osoak jaitsi (PDFn, adibidez); Liburutegi Digitalak irudi formatuko orrialde solteak bakarrik eskaintzen ditu. Gauzak ondo egiteko beste aukera bat galdu dute (eta dugu). Akats horietako batzuen inguruan hemen: http://www.blogari.net/filoblogia/2004/08/29/euskal_liburutegi_digitalak_erkaketa_xum

Euskal liburutegi digitalak: hurbilpen bat

Euskal liburuak eta artikuluak modu digitalean biltzen dituzten guneak gero eta gehiago dira. Artikulu honetan bilduma xume bat aurkeztu nahi izan dute, ezbairik gabe osatu beharrekoa.

Hamaika telebista sarean

Azaroaren 11an aurkeztu dute hamaika.tv proiektua. Bilbon, itsas museoan. Webgune bizia, koloretsua. Webtv bat, bideoz osatutako webgune dinamikoa. Partehartzeko aukera eskaintzen du. Orain arte sarea apenas baliatu badute ere, telebista digitala egiteko urrats sendoa eman dutela dirudi.

Behin bada ere, SGAEk zentzuna erabili du

Espainiar EEEO delakoak, behingoagatik zentzuna erabili du eta kontzertu ongile batetako sarreretatik jaso nahi zuen %10ari uko egin dio. Egile eskubideak dituztenekin hitz egin, ados jarri eta kitto. Hala ere, egile eskubideengatik kobratzeko duen *beharra* gogorarazi du. Honek borondatea dagoenean arazorik ez dagoela frogatzen du, eta SGAEk borondaterik ez duenean aitzakiak bakarrik erabiltzen dituela.

Ibaizabal, telebista digitala euskaraz

Bilboko eta itsasadarreko euskaltzaleek Ibaizabal izeneko ekimena sortu dute, inguruko udalerrietan jardungo duen euskarazko telebista digital baten sorrera sustatu asmoz.

Telebista digitala badator, erosi analogikoa

Telebista digitala ba omen dator, baina Hegoaldean ez gara konturatu antza. Oraindik LTD-ren seinalea jasotzeko prestatuta ez dauden telebista asko ari dira saltzen.

Kanon digitalaren egokitasuna epaitegietan ere zalantzan

Katalunian, kanonik gabeko produktuak saltzen zituzten sei dendaren aurkako epaiketak gelditu dituzte, gai honen inguruan Europar Komunitateen Justizia Auzitegiak zer esaten duen ikusi arte. Izan ere, Europar Komisioak, orain dela ez asko zera esan zuen: "Kanona benetan kopia pribatuak egiteko erabiltzen diren euskarri eta gailuetan bakarrik jarri behar da, ez denetan. Helburu komertzialak dituzten gailuek, enpresetakoek eta administrazio publikokoek ez lukete kanonik izan behar."

Tokiko telebista digitalaren lehiaketa deialdia

Lakuako Gobernuak gaur emango ditu ezagutzera EAEko Agintaritza Aldizkarian tokian tokiko telebista digitalaren araubidea eta lehiaketa deialdia.

kazeta.info Ipar Euskal Herriko egunkari elektroniko berria sarean

Kazeta.info agerkari digitala aurkeztu du Iparla elkarteak Ipar Euskal Herrian. Eguneroko albistegi elektronikoak, iritzia, blogosfera, kultur albisteak, munduko berri eta beste damaigu diseinu politarekin. Izarbel elkartegi teknologikoan aurkeztu berri dute. Albiste ona euskal blogosferarentzat.

24 orduko film lehiaketa digitala Elorrion

Arratsaldeko 6etan aurkeztuko dira lehiakideak Elorrioko Arriola kultur aretora. Gaia eman ostean, 24 orduko tartea izango dute beraien lanak pentsatu, egin, sortu, grabatu eta aurkezteko. 24 ordu digitalean deitu diote ekimenari. Interesgarria, oso.

ZuZeu.com albistegi digitala sortzeak eztabaida ekarri du

Hasier Etxeberriak ZuZeu.com aurkeztu zigun duela gutxi. Komunikariak sarean egin zuen, euskarazko beste albistegi bat osatu dute sarean. Ona da? Beharrezkoa da? Konpetentzia da? Askorako ematen du gaiak. Kontua da, aurki aurkeztuko dutela, eta zabaldu.com komunitatearentzat ere interesgarri izango direla bertako albisteak. http://zuzeu.com/ Gehiago jakin nahi bazenu.

EXGAE, kultura librearen aldeko beste ekimen bat

SGAE eta beste kudeaketa entitateen aurkako lehen aholkularitza sortu berri da Bartzelonan. Atzean hainbat abokatu, elkarte eta talde desberdin daude. Helburua, gai hauetan berezitutako aholkularitza bat ia doan ematea da, herritarrak SGAE eta beste kudeaketa entitateen gehiegikerietatik askatzeko. Gero eta bezero gehiago izango dituztelakoan nago...

Europako Batzordeak kanon digitalari begirada berria bota nahi dio

Charlie McCreevy komisarioa: "Eskubideen jabeak konpentsatzeko era bat egon behar da, non kanonen bidez, kopia pribatuek sortzen dituzten galerak proportzionalki aplikatzen dituztenak". Kanonak (oraindik) ez dira zalantzan jartzen baina behintzat, sortzen dituzten bidegabekerien inguruko ausnarketa bat ireki da. Informazio gehiago: http://ec.europa.eu/news/culture/080220_1_en.htm

Kanon digitalaren aurkako ekintza burutu da [Irudiak]

Atzo Bilbon, kanon digitalaren aurkako ekitza burutu zen. Bilboko eta inguruetako jendeaz aparte, Bermeotarrak eta Gasteiztarrak ere hurbildu ziren SGAEko egoitza horretara. Kontzentrazioak espainiar kanon digitala pairatzen duten leku gehiagotan ere burutu ziren egun eta ordu berean: http://compartiresbueno.net/index.php/2008/03/03/y-el-2-de-marzo-se-dijo-no-al-canon/

Abertzale.eu

Abertzale.eu aurkeztu dute, iritzi-egunakari digitala, ezkertiarra, bakezalea eta abertzalea. Orain soilik gazteleraz dago baina esaten dute laister euskaraz ere aurkituko dugula.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]