bilaketaren emaitzak "liburua"

INDARKERIARIK GABEKO 500 EKINTZA. HISTORIA KONTATZEKO BESTE MODU BAT

Bidea Helburu taldeak Euskal Herriko eta nazioarteko 500 ekintza eta gertaera jaso ditu liburu batean. Antimilitarismoa, genero bereizkeria, ingurugiroa, giza-eskubideak, Euskara.... eta beste gai askorekin lotutako ekimenen kronika laburrak dira, kronologikoki bilduak. Garai klasikoan hasi, XIV mendean zerrenda hazi eta gure garaira iritsi arte.

Copy-left erabilerarako manuala

Copy-left (egile ezkerbideak?) erabiltzen laguntzeko eskuliburua argitaratu berri da gaztelaniaz. Liburua eros daiteke edo PDF formatoan jaitsi

300.000 liburu eskuragai

Euskalsource-n irakurri dudan albistea da, uztailaren 4 tik abuztuaren 4 arte 300000 liburu eskuratzeko aukera izango dugula pdf formatuan.

Fiordoetako Jauna

Idazten ari naizen liburua da Fiordoetako Jauna izenburutzat duen hau. Ea argitaletxeren batek irakurri, eta argitaratzeko aukera ematen didan. Poztuko nintzateke hala balitz.

Apirilaren 21ean egingo dira Bilboko eta Donostiako Liburu Azokak

Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 23an (datorren igandean) bada ere, apirilaren 21ean (ostiralean) egingo dira Donostiako eta Bilboko Liburu Azokak. Gasteizen berriz, larunbatean (apirilaren 22an) egingo dute. Iruñean ez dute azokarik egingo, baina ostiralean %10 merkeago erosi ahalko dira liburuak dendetan.

Liburuaren paradigma berrirantz ote goaz?

Asko hitz egiten ari da azkenaldian liburuaren etorkizuna, ebookaz... etab. Ene Eme izeneko batek horren inguruko gogoeta interesgarria egin du Sustatun, dagoeneko euskaraz internet baliatzen ari diren idazle eta ekimenak aipatuz.

Kazetari eta pertsonentzat ikasbidea

Riszard Kapuscinzki journalista poloniarraren liburu bati buruzko iruzkina

Berria egunkariaren Estilo Liburua

Gaur aurkeztu da Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan Berria egunkariaren Estilo Liburua. Oraingoz paperezko liburua da. Izango al du Interneteko bertsiorik?

Bidali zuen kasete azalak Entzun!-ekoei

Entzun! aldizkaria Interneten bakarrik ari da argitaratzen azken aldian, baina azarorako paperera itzulera prestatzen ari dira. Liburu bat kaleratuko dute eta horretarako jendeak kaseteen azalerako egindako diseinuak bildu nahi dituzte, euskarri hori desagertzekotan dela ikusita "omenalditxo xumea" egiteko.

"Software kaltegarria" liburua argitaratu da

Elhuyar Fundazioak "Software kaltegarriak" izeneko dibulgazio-liburua kaleratu berri du. Anartz Ruiz Manzanos ingeniari informatikoak, liburu nahiko teknikoa duela dio: software kaltegarriaren historia, software kaltegarrien eta birus informatikoen arteko aldeak, birus motak eta horiei aurre egiteko antibirus motak eta teknikak, birusak ugaltzeko moduak eta abar. Elhuyarren salgai 20 euroren truke.

Xabier Amurizak bloga eta nobela on line

Sortzaile handia da Xabier Amuriza. Interneten ere hanka jarri duenerako, liburua osorik argitaratu du. 50eko hamarkadako Euskal Herria hartzen du hizpide "Orain ezin naiz hil" nobela berriak.

Pikolo txikiak, haur literatura politikoki zuzena baino gehiago denean

Liburu bat da Pikolo. Patxi Zubizarretak idatzi duena. Guardia zibil baten semea da protagonista, eta sekulakoak eta bi egiten dizkiote euskaldun gaiztoek eskolan. Eztabaidarik, kalapitarik ez da sortu. Justicia y libertad elkartekoak pozik egongo dira beharbada, baina Baionako Elkar liburudendan liburua ikusi zuen Aitor Renteria kazetariak. Kritiko ageri da Kazeta.info-ko mezu honetan. Eztabaida ziurtatuta dago, bederen.

GnuLinuxi buruzko liburua, ordubetean irakurtzekoa

Bere blogean kontatzen du Txipik, zelan saretik argitaratu duen liburu bat, gnu/linux-en gainekoa. Erosteko moduan da liburua, doan ere deskargatu daiteke. Interesgarria ekimena. Liburuak ere oso itxura ona du. Txipiren bloga: http://blog.txipinet.com/2008/06/08/curso-de-programacion-en-c-para-gnulinux-final-ii/

Bideoa: Euskal Herria Ardatz

Autorea: Eugenio Arraiza, Eduardo Apodaka, Joxemanuel Odriozola, Gaizka Aranguren (Koord.) Joan eta etorriko bidaia izan da gurea: burmuinak pixka bat berotu ondoren, eusko kultur gaiak abiapuntutzat hartu ditugu. Inguruak aztertu, beste nortasunen artean euskal identitatea topatu, eta bertan herri baten zantzua nabaritu dugu. Merezitako arnasa eta patxada geure buruei inposatu ondoren, nazio-herri baten ezaugarriak (lurraldetasuna, hizkuntza/kultura eta boterea) ahal genuen bezala motxilan bildu eta gure ildoari heldu diogu berriro.

Pio Barojaren liburu berria

Caro Raggio argitaletxeak Pio Barojaren 'Miserias de la guerra'liburu berria kaleratu du. 50. hamarkadan bukatu zuen Barojak, baina ez zuen zentsuraren filtroa pasa.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]