Astelehen gauero bezala (21:30etan ETB3n) eta larunbat eguerdiro bezala (14:45etan ETB1en), Sautrela saioa emango dute eta oraingoan, beste gaien artean, liburu elektronikoei buruzko erreportai bat emango dute. Hiru ikuspuntu jasoko dituzte antza: liburu saltzaileena, e-book erabiltzaileena eta informatika sektorearena. Dirudienez, 2009. urte honetan e-booken erabilera hazi egingo da Euskal Herrian:
http://ttiki.com/1842