Lesakan, herri mugimenduko elkarte eta kolektiboak
http://www.sanferminak.org/ gunea antolatu dute. Besteak beste, Sanferminetan Lesakan txoznen inguruan izango diren ekitaldiak adierazteko. Euskal Herri osoko jendea biltzen den jai herrikoi hauetan, horrenbertze euskalki aditzen ahal diren egun hauetarako, dena prestatzeko orduan baliagarri izango zaizun gunea. Autobus ordutegiak, jaietako argazkiak, aurtengo egitaraua eta beste.