bilaketaren emaitzak "legebiltzarra"

[Gazt] Legebiltzarrak Euskal uraren Agentzia-rako aukeratu behar ziren bi postuak EAJ eta PP-ren artean banatu dira

Hirukoak adostuta zeukan saila daraman alderdia (EA) eta Sozialistek (PSE) izango zirela Ur Agentzian postuak hartuko zituztenak, baina azkenengo momentuan EAJ-k bere iritzia aldatu du eta Alderdi Popularrarekin banatu ditu aukeratu behar ziren bi postuak.

Europako Legebiltzarrak euskara erabiltzea onartu du

Europako Legebiltzarrak onartu egin du herritarrek beren eskaerak idatziz euskaraz egin ahal izatea eta erantzuna ere euskaraz jaso ahal izatea. Herrialde Katalanetako herritarrek katalana eta Galiziakoek galiziera ere erabili ahal izango dituzte.

Arantza Quiroga izango da EAEko Legebiltzarreko lehendakaria

Euskal PPko buru Antonio Basagoitik Mariano Rajoyri baieztatu dio Arantza Quiroga izango dela datorren Eusko Legebiltzarreko lehendakaria. Quiroga, erdaldun elebakarra bera, Opus Deieko kide eta kondoiaren aurkako bezala aurkeztu zuen bere burua orain egun batzuetako elkarrizketa batean.

Eusko Legebiltzarrerako hautagaien zerrenda argitaratu dute

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Martxoaren 1ean egingo diren hauteskundeetarako zerrendak argitaratu dituzte. Komunikabide gehienek D3Mren zerrenden "kutsadura"ri egin diote kasu eta batzuek kritikatu Askatasuna alderdiak duen "garbitasuna". El Paisen artikulu honetan PDFan eskuratu daitezke hiru herrialdeetako zerrenda guztiak.

Gasteizko Legebiltzarrak espainol bandera jarri beharko du, kanpoan ere

Auzitegi Gorenak emandako epai baten arabera, Gasteizko Legebiltzarrak piperpotoa jarri beharko du, bai kanpoan, bai barruan, "modu iraunkorrean", gainera.

Eusko Legebiltzarra EAE-ANV alkatetza guztietatik kanporatzearen alde

PPk aurkezkutako mozioa onartu dute Eusko Legebiltzarrean EAJk, PSEk eta EBk. Ekimenaren helburua EAE-ANV gutxiengoan dauzkan alkatetza guztietatik kanporatzea da, "demokrazia berreskuratze" aldera.

Sinadura Bilketa

Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao bi urteko ezgaikuntzara zigortzen dituen Auzitegi Gorenaren sententziaren aurkako sinadura bilketa.

Praileaitzeko jarduerak gelditzeko eskatu dio legebiltzarrak Jaurlaritzari

Praileaitzeko jarduera gelditzeko eskatuz, legebiltzarreko gehiengoak hori erabaki du (PSE, Ezker abertzalea, Aralar, EB eta EA). Eskumarago dauden indarrek (PP eta PNV) abstenitu egin dira. Alegia, Amenabar enpresaren alde egin dutela beste behin. Argiago, ura, agian.

EAEko legebiltzarkideen soldata igoera kritikatzea demagogia omen

EAEko legebiltzarkideek euren soldata enmendatzea onartu dute ia aho batez (EHAK oposizio bakarra). 300.000 € eman diote horri aurten, eta soldata bataz beste %6 igo dute (iazko inflazioa %2'5). Bitartean 110.000 pertsona probrezia mailaren azpian bizi eta hainbat eta hainbat beharrizanetarako diru eskasia. Azken finean "demokraziako" politikari profesioanalak dira "memokrazia" honi osperik gehien kentzen diotena. Hau da hau "jeta", kerejeta!!

Legebiltzarrak martxoaren 3ko gertaerak ikertzeko batzorde berezia eratuko du

1976ko martxoaren 3ko gertakarien erantzukizun politikoak aztertu eta argitzeko batzorde berezia eratuko du Eusko Legebiltzarrak. Hala erabaki zuten atzoko osoko bilkuran EAJ, EA, EB_Berdeak, Ezker Abertzalea eta Aralarrek.

Etxepare Institutuari buruzko agiriak, erdaraz

Etxepare Institutua sortzeko lege-proiektua gaztelaniaz bakarrik bidali du Kultura Sailak Legebiltzarrera, Aralarrek salatu duenez. Euskararen aldeko lanean ederki hasi da Institutua! Beste hark esan zuen bezala: "manda huevos..." (http://es.wikiquote.org/wiki/Federico_Trillo).

Beste dimentsio bat politikarako: Politika 2.0

Ekainaren 28an Gasteizko Legebiltzarrean Politika 2.0 topaketa bat egingo da. Web 2.0 jarrera politikara iritsiko al da? Sare soziala, horizontalki aritzea, besteon jarioa aprobetxatzea ideia berriak eraikitzeko... Parte hartu dezakezu, bertara joanez, edo blogosferan gaia aipatuz. Politika ere "perpetua betan" egongo balitz, hobe!

Piperpotoa Eusko Legebiltzarrean

Trantsizioaz geroztik Ikurrina besterik izan ez duen eraikinari piperpotoa jartzeko txanda heldu zaiola dirudi. Eta EAJko Bilbaok onartu, banderak ez direla kezka argudiatuta, hiritarrak kezkatzen dituena krisia omen da. Ez krisia bakarrik Izaskun.

Eusko Legebiltzarraren webgune bat herritarren parte-hartzerako

[Sustatutik (http://www.sustatu.com/1166519264) K&I] "BBS edo foro itxurako parte-hartzerako webgune bat jarri du martxan Eusko Legebiltzarrak. Galdera edo gaiak proposatu daitezke, orokorrean, edo talde parlamentario jakin bati zuzenduta."

Copyleft-aren gaia Eusko Legebiltzarrean

Ezker Batua Berdeak proposamen bat egin du Eusko Legebiltzarrean, dirulaguntza publikoak jasotzen dituztenek beraien lanak "copyleft" lizentziekin argitaratu ditzaten. Albiste bera (iruzkin gehiagorekin) hemen ere bai: http://diariolinux.com/2009/10/04/ezker-batua-licencias-copyleft-para-contenidos-subvencionados/
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]