bilaketaren emaitzak "legea"

Hasi da ANVren aurkako epaiketa Auzitegi Gorenean

Gaur hasi da, Madrilen, EAE-ANVren aurkako epaiketa. Epaiketa honen bidez, alderdien legea eskuan hartuta, EAE alderdia legez kanpokoa den ala ez erabakiko dute. Praktikan, erabakia hartuta dago aspalditik.

EA-k alderdi popularraren (PP) ilegalizazioa eskatuko du [Gaz]

Eusko Alkartasunaren presidenteak, Unai Ziarretak, bere alderdiak PPko zerrendak bigilatuko dituela esan du, "hiltzaile frankista eta faxista bila".

Euskararen legea,25 urte ondoren egokia?

Asteburuan Euskararen Legearen 25. urteurrena izango da. Bada garaia legearen eraginkortasunari buruz hitz egiteko. Egokia al da legea gaur egun?

[es] Ilegalizazioa... Zuri gerta dakizuke (bideoa)

Castilla News-eko kideek Alderdien Legearen aurkako bideo interesgarria egin dute. (You Tubeko kanala: http://www.youtube.com/user/CASTILLANEWS).

ETAren izenean bonba-furgoneta leherrarazi dute Madrilen

Madrilen atentatua egin du ustez ETAk, bonba-furgoneta leherrarazita. Bederatzietan izan da ekintza eta, lehen informazioen arabera, ez dago hildakorik.

PPk EA ikertuko du ea Alderdien Legea betetzen duen

PPk Eusko Alkartasunaren jarduera ikertuko duen batzorde bat sortuko duela iragarri du, alderdi honek ezker abertzalearen helburu politikoak bere gain hartu edota bere zerrendetan ezker abertzalera lotutako jendea sartzen badu bere aurkako ekintza posibleak zehaztuko dituen txosten bat egingo duena. EAk mehatxuak "antzuak" direla erantzun du.

Teddy Bautista oso pozik dago Jabego Intelektualaren Lege (LPI) berriarekin

Jabego Intelektualaren Lege (LPI) berria argitaratu dute. Dirudienez Teddy Bautista oso pozik dago lege berri honen edukiarekin.

Nazioarteko legelariek sententzia "politikotzat" jotzen dute 18/98 makrosumarioko auzia

Nazioarteko Behaketa Ekimeneko 300 legelariek 18/98 sumarioko epaiketa jarraitu zuten eta prozesuan antzemandako "irregulartasunak eta hutsuneak" txosten batean erakutsi ditu. Makroprozesu osoa "irregularra" izan omen da eta sententziak "erabaki politiko bati itxuri juridikoa" eman nahi izan omen dio.

Sinadura Bilketa

Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao bi urteko ezgaikuntzara zigortzen dituen Auzitegi Gorenaren sententziaren aurkako sinadura bilketa.

Vascuenceren legetik euskararen legera

Vascuenceren legeak 20 urte beteko ditu abenduaren 15ean. Egun horretanKontseiluak ‘Vascuenceren legetik euskararen legera’ jardunaldiak antolatu ditu.

NBEk Alderdien Legeak oinarrizko eskubideak urratzen dituela dio

Espainiak ez ditu giza eskubideak behar bezala errespetatzen «terrorismoaren kontrako borrokan» ari denean. Ondorio hori atera du Martin Scheinin Terrorismoaren Kontrako Borrokan Giza Eskubideak Bermatzeko NBEko kontalari bereziak, Espainiara eta Euskal Herrira bisita egin ostean. Terrorismo terminoa gehiegi zabaltzea, parte-hartze politikorako eskubidea urratzea, inkomunikazio aldia ez kentzea eta tortura salaketak ondo ez aztertzea egotzi dio, besteak beste.

Italian lege zorrotza nahi dute blogarientzat

Besteak beste bloga sortzeko estatuaren erregistroan sartu beharra jasotzen du Prodiren lankide estua den Ricardo Franco Levik prestatutako lege zirriborroak. Kazetari erregistratu baten derrigorrezko ikuskapena eta konpainia editorial bati lotuta egotea ere agertzen dira legean.

Regina Otaola Estatu osoko alkateen erakundeko presidenteordea izango da

Federación Española de Municipios y Provincias (FEMP) dela- koak bere biltzar nagusia egin zuen atzo Madrilen. Hurrengo lau urteetan Estatu osoko udalerrien erakundeko burua aukeratu behar zuten. Regina Otaolak, Lizartzako udala usurpatu duen PPko buruzagiak, jaso ditu bigarren botu gehien, eta erakundeko presidenteorde izango da. Bera omen da PPko alkatetza adierazgarriena, bere alderdikideen ustez.

Ultraeskuin israeldarrak Alderdien Lege espainiarra eredu gisa aldarrikatu du

Hauteskunde kanpainaren amaieran Haifan eman zuen hitzaldian, Avigdor Lieberman buruzagi ultraeskuindar israeldarrak Rodríguez Zapatero espainiar presidentea eta Alderdien Legea bere Leialtasun Legearen inspirazio direla aldarrikatu du. Lege honek arabiarren eskubideak murriztea du helburu eta Liebermanek "Zapaterok Batasunarekin bezala" egin nahi duela adierazi du.

Zergatik "egokitzen" zaizkio auzi ikusgarrienak Garzoni? Legegizon baten azalpena

Nola da posible espainiar Estatuko auzi ikusgarrienen (Euskal Herriarekin zerikusia duen guztia, PPko politikari ustelak, Pinochet, Alakrana...) atzean beti epaile bera, Baltasar Garzón, egotea? Azalpen honen arabera, espainiar legediak baditu gehiegikeria hauek ekiditzeko mekanismoak, baina poliziak, fiskaltza eta Auzitegi Nazionalak berak bortxatu egiten dituzte, auzi mota hauek Garzonek, atxilotuen eskubideen aurkako neurri gogorrenak hartzen dituen epaileak, eraman ditzan.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]