bilaketaren emaitzak "lasarte-oria"

Lasarte-Oriako Michelinek heren bat murriztuko du plantilla

[K&I]Gaur eman die neurriaren berri zuzendaritzak sindikatuei, eta hauek erabakia ez zutela espero erantzun dute. Gaur egun 1.200 langile dauzka Gipuzkoako plantak.

77. urteurrena ikurriña Lasarte-Orian onetsi zenetik

77 urte bete dira egunotan gure Lasarte-Orian lehenengo aldiz ikurriña onetsi zenetik. Garai hartako El Dia eta Euzkadi aldizkariek honela jarraitu zituzten egindako ospakizunak.

Lasarte-Oriako EAJ-k Buen jaunari Urchueguiaren bideoen inguruko azalpenak eskatu dizkio

Buen jaunari gutun irekia. "Ezbairik gabe Ana Urchueguiak Somoton (Nikaragua) “bere diruaruen” “kudeaketari” buruzko YouTube-eko bideoak ezagutuko dituzulakoan nago. Hala ere, zu eta zure alderdia isilik egon zarete. Egin ezazue zerbait. Ezin duzue isilik jarraitu. Hitz egiteko eta egoerari aurre egiteko garaia da."

Ana Urchueguia, Udal bilkura eten zuen Youtubeko bideoen inguruko galderen aurrean

Youtuben ateratako bideoen ondoren (ikus Ana Urchueguíaren diskurtsoa Nikaraguan: Ikus entzutekoa!, zabaldu.com-en) Lasarte-Oriako alkateak oposizioaren galderei ez die erantzun nahi izan. Bere esanetan "gai hori pertsonala eta pribatua da". Oposizioak gai berdinaren inguruan galketari jarraitu zion eta alkateak azkenean Biltzarra bertan behera amaitu zuen

Lasarteko alkatea (PSE), kooperazio proiektu baten kontura aberasteaz salatu dute

2000. urteaz geroztik hainbat erakundek, tartean Lasarteko udaletxeak, "kooperazio" proiektu bat finantzatzen dute Somoton (Nikaragua). Garatutako proiektuek etxegintza arloarekin duten loturek, kaltetuen salaketek eta proiektuko bazkideek eskuratutako ondare ugariek, Ana Urchueguia eta Marcio Rivas, Lasarte eta Somotoko alkateak, susmopean jarri dituzte.

BideoaAna Urchueguíaren diskurtsoa Nikaraguan: Ikus entzutekoa!

Lasarte-Oriako alkate den Ana Urchueguía anderea ageri da bertan. 2007ko uztailean, Nikaraguako Somoto herrian hartutako irudiak omen dira. Telepredikatzaile estiloan oinarritutako diskurtsoa maneiatzen du, Tina Turner latina baten zenbait zipriztinez. Urchueguíak "bere" diruak omen direnak banatzen ditu bertako elkarte eta erakundeen artean, kirol txapelketa baten garaikur banaketa izango balitz bezala.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]