bilaketaren emaitzak "larrabetzu"

Gazte eguna 2006 kartela hormetan

Hori Bai gaztetxeak aurtengo gazte egunerako prestatu duen kartela gaur aterako da inprentatik. Kalez kale, taberna, gaztetxe eta hormetan jartzen hasi orduko dago Interneten ere, eta guri dagokigu zabaltzea. http://larrabetzu.org Gazte Eguna 2006 laguntzeko prest.

[korrika] Duela 27 urteko argazkia eta kronika Egin egunkarian

Korrikarena 15. edizioa da. Gogoratzen duzue hasiera? Larrabetzun Eginen orduko portada bat bildu eta sarean jarri dugu. Larrabetzuko argazkia egunkariaren azalean argitaratu zen, orduko alkate -Jose Antonio Lekue- eta Kukubiltxoko hankapaludunak lekukoa elkarri pasatzerako unea, herriko plazan bertan. Gaur gauean, plaza bertatik pasatuko da korrika. 27 urte igaro dira.

LarraB&Btzu, blog&beers 3.0 ekainaren 2an

Blogen inguruan gero eta gauza gehiago sortzen da. Dudarik gabe. Blogs&beers ekitaldiak ere ugaritzen doaz gurean. Oraingoan euskaraz antolatzen den hirugarrena da. Larrabetzu.org blog komunitatea aurkeztu eta blogariak eta beste Larrabetzuko gaztetxean batuko dira. Gonbidatuta guztiok. Zabaldu dezagun albistea.

Larrabetzu.org komunitatea barriro martxan

Egun batzutan out egon ostean, gure blog komunitatea berriro ere martxan eta bizirik jarri dugu. http://www.larrabetzu.org Inuxente egunean dominio barik geratu ostean, ia astea kostatu zaigu burua altxatzea. Orain bai, orain aktiboan daude gure blog guztiak... berriak ere badaude gainera. http://www.larrabetzu.org/horibai Larrabetzuko gaztetxearen blog berria!!

basquecamp larrabetzu 2.0 informazioa=herritarrak+teknologia

Barcamp bat egin behar genuela esaten hasi ginen, zabaldu.com be lekuko izan zen. Eguna jarri, antolatzen hasi eta jendea ari da animatzen. http://www.barcamp.org/basquecamp gunea ofizialtzat hartuta, ekainaren 7rako zita bat dugu Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Hitzaldirako gaia proposatu dezakezu, musika librea ekarri, filmeak, software libre aplikazio berriak, ikasi nahi duzun hori eskaini... gura duzuna. ekimen teknologiko partehartzailea izango da.

Gu ta gutarrak, ikusi, entzun eta gozatzeko

Aspaldian ari dira asteburuetan hemen eta han emanaldiak eskaintzen. Bideoak egiten, abestiak asmatzen, bapatean kantatzen, idatzitakoak erakusten. Guk asteburuan izan ditugu gutarrak gurean. Eta herrian giro itzela sortu zuten barikuan. Orain herriko weblogean irakurri, ikusi eta gozatu dugu berriz ere gaztetxeko emanaldia.

1937 larrabetzu.org-ren blog berria

Larrabetzu.org-ren blog komunitatean blog berri bat sortu dugu, 37ko gerra zibileko 70 urteurrenaren ekitaldien barruan. Ekitaldi hauek jarraitzeko eta historiaz apur bat ikasteko sarean badago leku bat http://www.larrabetzu.org/1937

1937ko gerra gogoratzeko ekitaldi sorta Larrabetzun

1937ko gerra gogoratzeko helburuagaz, ekitaldi sorta antolatu ditu Larrabetzun Bizkargi 1937 ekimenak. Hitzaldiak, mendi irteera, erakusketa, musika emanaldia, filmeak... denetarik memoria historikoa berreskuratzeko asmoagaz.

Bizkaiko bertsolari eta bertsozale gazteen eguna Larrabetzun

Bertsolari eta bertsozale gazteen eguna, Larrabetzun. Larunbatez, eta besteak beste festa gaztetxean ere. Ekimen berria da, bi hiru urte egiten dela. Arrakastatsua.

Berri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Berri Txarrak taldeak, Europa eta Asia zeharkatuko ditu laister egingo duen biran. Aurretik Larrabetzun eta Atarrabian arituko dira, martxoko lehen asteburuan.

Saretik paperera, argazki erakusketa Larrabetzuko gaztetxean

Urko Lasarte argazkilari gaztea da. Urtebete daroa kamara esku artean, Flickr.com du lanak erakusteko gune. Orain, Larrabetzu 2.0 ekitaldi sortaren barruan, Hori Bai gaztetxean 25 argazki jarri ditu. http://larrabetzu.org gunean gainera elkarrizketa egin diogu. "Ikusteko lehenengo begitu egin behar da" erantzun du berak. Erakusketako argazkiak: http://flickr.com/photos/sugarspeaks/tags/horibai/
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]