bilaketaren emaitzak "laguntza-publikoa"

Alemaniako gobernuak wikipedia lagunduko du

Kongresuren batean (EH2.0n, oker ez banabil) izan zen eztabaida txiki bat wikipedia eta diru-laguntza publikoaren inguruan. Euskarazko wikipedia eduki librez hornitzeko diru-laguntza eskatzea, zilegi al da? Ona al da? Ez al luke komunitate zentzu hori galduaraziko? Eztabaida huraxe gogorarazi dit albiste honek: Alemaniako gobernuak dirua emango dio lehenbiziko aldiz hango wikipedia kudeatzen dutenei. Ez dakit hemendik pixkatera ondorioak neurtzerik izango dugun...

18/98+ auzolanean, auzian epaitutakoei laguntzeko diskoa

11 bertsolari, 11 musikari eta 11 argazkilarik 18/98+ auzian epaitutakoei ekonomikoki laguntzeko balioko duen musika diskoa sortu dute, «18/98+ auzolanean» izenekoa. Atzo aurkeztu zuten Bilboko Kafe Antzokian, eta Durangoko Azokan merkaturatu eta gero Gara egunkariarekin ere banatuko da.

Geo Data Publikoa

Europako Kontseiluak, Inspire zuzentaruaren baitan, datu geografikoen inguruan hartutako erabakiari aurre egin nahi dion webgunea. Egun, Europako estatu ezberdinen agentziak, denon zergekin eskuratzen dituzten datu geografikoak ez daude hiritarrentzat eskuragarri, agentzia hauek dira datu hauen jabeak. Webguneak, izenpetu daitekeen eskakizun bat eskeintzen du.

Eskola publikoaz hitz batzuk

Iritzi truke interesgarria Iturri eta Jolausek -batez ere- eskola publikoaz eta publikoa-pribatua eztabaidaz.

Hauteskundeak eta software librea

Lau egun baino ez dira falta hauteskundeetarako eta oraindik ez ditut hautagaiek software librea eta teknologia berriei buruz dauzkaten proposamenak argi ikusten. Ea Web 2.0ren boterea erabiliz zeozer lortzen dudan ;-) Barkatu berria erderaz izatea (euskarazko iruzkinak oso ongi etorriak dira) O:-).

Nafarroako Liburutegi Digitala Internet bidez ikusgai

Gaurtik aurrera, Nafarroako Liburutegi Digitalaren (BiNaDi) 120 liburu Internet bidez irakurri daitezke. Liburu oso zaharrak dira baina interesgarriren bat edo beste ikusi dut. Oraingoz bi liburu bakarrik daude euskaraz baina gutxi-gutxika liburu gehiago digitalizatzeko asmoa dago. Oharra: Zabalduren segurtasun ezaugarri bat dela eta ez dut benetako URLa zuzenean jarri.

Microsofti doako laguntza teknikorik ez

Microsoften produktuei doako laguntza teknikorik ez ematera animatzen gaituen plataforma bat osatu da. Askotan gertatzen da lagunek edo familiartekoek bere ordenagailuetan windows berrinstalatzen, formateatzen... laguntzea eskatzea, baina Windows erabiltzen hain "erraza" denez zergatik eman laguntza hori? Zergatik lagundu microsoft-i bere produktuak zabaltzen eta bere produktuak erabilerrazak direnaren mitoa handitzen? Horren ordez plataforma honek software librearen aldeko apustua egitera animatzen gaitu.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]