bilaketaren emaitzak "laburmetraia"

Caostica 2008

Caoistica laburmetrai jardunaldia hasten da gaur Bilbon. Arratsaldero, aurtengo lehiaketara aurkeztu diren laburmetrairik onenak erakutsiko dira leku desberdinetan (Basauriko presondegian, ANTI-liburudendan, etab.). Ostiralean "jai bitxia", materialik frikienarekin, eta datorren astelehenean aurtengo irabazleak ikusteko aukera. Laburmetraiak maite badituzu, zatoz!

Natxo Bigalondo mundua aldatzen, edo

Mundua gero eta txarragora doan une honetan, minutu batzutan bederen, hobetzeko aukerarik badagoela ikusiko duzu. Laburmetraia honetan holan adierazten du Natxo Bigaldono zinegileak. Blog honetan ikusi dudanez, bloga bera aipatuz. Lana telefono mugikor bategaz grabatua dago, gainera. Nacho Vigalondo hau, artista bat da zinez. Nork esango luke Leioan "ikasi" duela?

EuskoMovie: Online laburmetraien lehen lehiaketa

EuskoMovie laburmetraia lehiaketan parte hartzeko epea ireki da. Telefono mugikorraz, argazki makinaz edo bideoz filmatutako pelikulak aukeztu daitezke uztailak 20 baino lehen.

Parte hartu EuskoMovie-n eta irabazi 600 euroko saria

11 egun geratzen dira EuskoMovie-n,euskal komunitate globalari zuzendurik dagoen on-line eginiko laburmetraia lehiaketan, parte hartzeko (uztailak 20-arte). Aurkeztutako lanek hiru kategoerietan egingo dute lehia eta 600, 400 eta 200 eurotako sariak irabazteko aukera izango dute.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]