bilaketaren emaitzak "laboa"

Bakearen aldeko kontzertua uztailaren 11n Donostian

Uztailaren 11n izango da Bakearen Aldeko Kontzertua Donostiako Zurriola hondartzan, doan: Bob Dylan, Macaco, DJ P3z + Almar VJ eta Mikel Laboa. Webgunea ireki dute, eta antolakuntza boluntario bila dabil.

Mikel Laboak jasoko du aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Abenduaren 23an jasoko du domina. Markel Olanoren hitzetan, Laboa euskal kulturaren ikonoetako bat da eta gipuzkoar guztien omenaldia merezi du.

Mikel Laboaren kantuak e-blogosferan

Bilketa lan polita egin du sustatuk euskal blogosferan. Mikel Laboaren agurra dela eta, blogetan zehar bidaia musikala egin genezake. Polita ariketa, eta emaitza sekulakoa.

Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak... adiorik ez Mikel!

Nekez utzten du bere sorterria sustraiak han dituenak... adiorik ez Mikel! esaldia irakurtzen den grafiti polit bat Getarian.

Auzoaren zilbor-heste: Mikel Laboari omenaldia

Antiguako auzoan Mikel Laboari egindako omenaldiaren kronika. Luberri, Maialen Lujanbio, Andoni EgaƱa, Iker Goenaga, Kukai, Xabi Strubell eta Nerea Olaxa, Erramun Martikorena, Eneko Abrego (Inoren Ero Ni), Anari, Xabier Montoia, Gorka Urbizu, Karlos Osinaga, Niko Etxart, Lluis Llach, Bernardo Atxaga, eta beste hainbesteren eskutik.

Txoria txori, abeslari estatubatuar baten ahotan

Katie D'Angelo estatubatuarrak abesti ezberdinen bertsioak interpretatu eta sareratzen ditu . Horien artean, Mikel Laboaren "Txoria Txori" mitikoa.

Mikel Laboa oroituko dute Kilometroetan

Mikel Laboaren "Txoria txori" abestia kantatuko dute Donostiako ibilbideko leku orotan 12:30etan datorren Urriaren 4an.

Izarren hautsa.mp3 Mikel Laboa gogoratzeko sarean jarri du Elkar argitaletxeak

Mikel Laboaren kantak herriarenak dira. Guk hori argi daukagu. Elkar argitaletxeak, egun hauetan jasotakoak eraginda, kantu "bat" sarean guztiontzat jartzea erabaki du. Izarren hautsa mp3 formatuan jarri dute. Euskal Internautok, mikel laboaren kantu guztien bilduma jarriko bagenu sarean, aurrerantzean ezagutua izan dadin, Euskal Herrian eta munduan? Elkarlanean, auzolanean, sarean.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]