bilaketaren emaitzak "lópez"

Lopez: "Euskaldunek aldaketa hain azkar hartu dute ez dutela baloratzen" [Gazt]

Agian hitzulpena ez da onena, baina esaldiak urteko txorraden rankingean postu jarrantzitsua izango luke.

Patxi batxiller: Non dago bere CV-a?

Krisi ekonomikoa eta hauteskundeak. Krisialditik at gidatuko gaituen “mesiasa” aukeratzeko ordua heldu da. Lehendakari izan nahi dutenen ikasketak ikertzen ibili naiz. Kuriosoa: Ibarretxerena aurkitu dut (lehenengoan), Basagoitirena aurkitu dut, Ziarretarena aurkitu dut, Madrazorena baita ere, baina, hara non! Lopezena ez da inon ageri!! Zer ari ote da ezkutatzen?

Badatoz lau urte beltz

Atzo egin zuen lehen 100 egunen balorazioa Patxi Lopez “lehendakariak”. Orain arte esandakoa errepikatu zuen; bla, bla bla… ez zen inolaz ere gidoitik atera, eta ez zuen esperantzarako biderik ireki. Nazionalista espainolek hartu dute Ajuria Enea, armadak Gorbeako tontorra hartzen duen eran.

Nagusia agurtzea ahaztu zitzaion Lopezi!! (Eta urduri jarri zen Ares)

Ibarretxeri eskua eman ostean, bere eserlekura itzuli zen Lopez. Ez zuen gogoratu Basagoitik (el Papa Negro, edo Lehendakari in pectore denak) eman diola Lehendakari izateko aukera eta eskua ematean ahztu zitzaionez, Ares urduri jarri zen. Bitxikeria.

Iruzur baten kronika (gazt)

PSOEren azpijokoa (PPren laguntzarekin) salatzeko webgunea.

Patxi Lopez spameatzen harrapatua

Politika 2.0ren inguruan hainbeste teorizatzen duen alderdiak, eta 2.0 marketin politikoan ustez hain aditua den PSEko komunikazio taldeak, spama erabili du EAEko datozen hauteskundeetara begira. Ez dute legea ezagutzen, edo hartzaileak inozoak direla uste dute? Edozein kasutan, zabor posta jaso dutenen artean Luistxo Fernandez zegoen, eta salatu egin du kasua Sustatun.

Patxi Lopezek bloga aurkeztu du

PSEko idazkari nagusi Patxi Lopezek bloga aurkeztu du gaur. EiTBk "mediablog" deitu dio, akaso euskarri ezberdinetako informazioa eskaintzen duelako. Beste blog askok bezala, bestalde. Bi aurkezpen bideo sareratu ditu, esaterako. Bata gazteleraz eta bestea euskaraz.

ETBk Juan Carlos erregearen gabonetako mezua igorriko du

PSE eta PPren botuekin, EiTBren Kontrol Batzordeak begi onez ikusi du gaur EiTBk Juan Carlos espainiako erregearen gabonetako mezua igortzeko duen asmoa. Erabaki honen aldekoen eta aurkakoen (EAJ, EB eta Aralar) artean bederatzi bozketara berdinketa egon den arren, batzordeko buru den Mertxe Agúndez sozialistari esker aurrera atera da.

Patxi Lopezen hitzaldia Deustun (galdera asko... erantzun gutxi)

Deustuko Unibertsitatera etorri zen Lopez asteazkenean. Diskurtso erraza, prefabrikatua; betikoa. Ikasleok galderak egiteko aukera izan genuen eta horrek, interesa eman zion hitzaldiari. Deskargatzeko aukera eta hurrengo egunean komunikabideek argitaratu zituzten perlak irakurtzeko aukera.

PSOE eta PPren beste eguraldi mapa autonomikoak eredu?

Kuriositatez begiratu (PSOE eta PP.ren) Estatu espainoleko telebista autonomikoen eguraldi-mapei. Kataluniar eta Valentziarrek ematen dute Ipar Catalunya edo Baleareen berri, edo Espainiarena... bakoitza bere lekuan, aparte. Baina orohar telebista hauetan nork bere erkidegoko mapan ez dute ingurukoen eguraldiaz informatzen. Gurean zer pintatzen dite Laredo, Burgos, Errioxak? Hor bereziki maite gaituztelako izango ote?

Umore pixka batekin

Elkarrizketa Patxi Lopezekin. Irribarreak bistaratzeko.

Gazteen %15ak ez omen du ETA kondenatzen

Laster ogia erosteko ere ETAren ekintzen kondena publikoa eskatuko dute. Baina zer da hau? Presoei elkartasuna adieraztea debekatu nahi dute, Pirritx eta Porrotx pailazoei kondena publikoa eskatzen diete haien lana egin ahal izateko, zer izango da hurrengoa?

López jauna, benetan al zaude software librearen alde?

Donostiar sozialista batek gutun ireki bat bidali dio Patxi Lopezi Microsoften produktuez betetako 20.000 ordenagailuen gaia (http://ttiki.com/5634) dela eta guztiz atsekabeturik. Publikoki esaten duena eta gero egiten duena guztiz kontrakoak direla dio eta sozialistak "OSO TXARTO" hasi direla. Lópezek ez du gutun hau erantzun baina gaur goizeko twitter-elkarrizketa txatxian betikoa erantzun dio software librearen galderari: migrazioa egin nahi duela, baina "era lasaian" http://ttiki.com/5635

"Inglorious bastards" filmaren afixaren parodia

"Sasikume alaenak!", halaxe genuke Tarantinoren azken filmaren izenburua euskaratua. Zuzeu.com-en jarri dutena, aldiz, filmaren afixaren bertsio paradikoa da. Protagonista Patxi Lopez da, eta Miguel Sanz "guest star" gisa azaltzen da.

Patxi Lopezen diskurtsoak %0ko jarraipena izan zuen ETB1en

Patxi Lopezen diskurtsoak iazko Ibarretxerenak baino 74.000 ikusle gutxiago izan zituen. ETB1ek aurretik Gaur Egun eman zuen eta 2.000 ikusle izan zituen, sharearen %0,2a. Baina berehala galdu zituen eta Patxi Lopezek %0ko sharea lortu zuen.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]