bilaketaren emaitzak "krisia"

Bilioi bat dolarreko diru-laguntza onartu du G-20ak krisiari aurre egiteko

G-20ko buruzagiek akordio bat lortu dute krisiari aurre egiteko; horretarako finantza-sistema berrituko dute eta erakunde aldeaniztunentzat bilioi bat dolarreko (743.000 milioi euro) fondoa sortuko dute. Gainera, mundu osoan finantza mugimenduak kontrolatzeko agentzia bat sortzea, Nazioarteko Diru Funtsaren fondoak handitzea, zerga-paradisuen aurka borrokatzea eta pizgarri ekonomiko berriak deuseztatzea adostu dute.

[ES] Aldi baterako 1378 kaleratze euskal industrian

Aldi baterakok erregulazio espedienteak aurkeztu dituzte Tubacex eta Alcoa enpresek. Guztira, 1378 langilek lan egin beharreko ordu kopurua urrituko da honen bidez.

[es] BBVAk 300 bat milioi euro gal ditzake Madoff kasua dela eta

Francisco Gonzalez lehendakariak dio BBVAk ez dituela inbertsio zuzenik Madoffen produktuetan. Hala ere, 300 miloi eurotan kokatzen dute "balizko eta gehienezko galera".

Catalanek eta Salanuevak hartu dituzte Hezkuntza eta Etxebizitza karguak Nafarroako Gobernuan

UPNko kideak dira biak, ardura handikoak. Catalan Hezkuntza kontseilaria izango da eta Salanueva Etxebizitza eta Lurralde Antolaketakoa. Herenegun Miguel Sanz lehendakariak CDN gobernutik bidali zuen baina, haren ustez, "ez da beharrezkoa CDNko kontseilariek finkatu duten bidea aldatzea".

Garai latzak langileentzat

Boltxeko lagunen begirada euskal errealitateari: kapitalismoaren krisiaa ta bere eraginak euskal jendartean, mendebaldeak sortzen ari den gerrak edo ipar euskal herrian eman diren azken atxiloketak aztertzen dira hemen

GrebaOrokorra.Info, maiatzaren 21ean auzolanaren bitartean informatzen

Grebaorokorra.info aurkeztu zuten atzo Aberri Egunean eta dagoeneko funtzionamenduan dago webgune hau. Helburua Greba Orokorraren egunean (Maiatzak 21) informazioa eskaintzea da eta horretarako telebista, twitter, wikia eta irratia nahasten saiatuko dira. Hori bai, guztien artean, modu horizontalean, informazioa sortu eta kudeatzea da helburua. XXI. mendeko Greba Orokor baterako webgunea, auzolanaren bila.

UGT eta CCOO Maiatzaren 21eko Greba Orokorraren aurrean

UGT eta CCOO ez dira batuko gehiengo sindikalak Maiatzaren 21ean deitu den grebara. Horren salaketa egiten duten kartelak jada sarean daude, euren Maiatzaren 1eko kartelak oinarri hartuta: www.ugt.es/campanas/mayo2009/cartel1mayo2009OK.pdf (UGT) eta CCOO: www.ccoo.es/comunes/temp/recursos/1/184031.jpg

Patxi batxiller: Non dago bere CV-a?

Krisi ekonomikoa eta hauteskundeak. Krisialditik at gidatuko gaituen “mesiasa” aukeratzeko ordua heldu da. Lehendakari izan nahi dutenen ikasketak ikertzen ibili naiz. Kuriosoa: Ibarretxerena aurkitu dut (lehenengoan), Basagoitirena aurkitu dut, Ziarretarena aurkitu dut, Madrazorena baita ere, baina, hara non! Lopezena ez da inon ageri!! Zer ari ote da ezkutatzen?

ELA, LAB, ESK, STEE, EHNE eta Hiru sindikatuek gaur Donostian

"Eredu berri bat behar dugu langileok, krisi egoera honetara ekari gaituzten politikak aldatu behar dira", gaineratu dute. Krisiaren aurka, eredu berri bat izan da martxaren leloa eta maiatzaren 21eko greba orokorrari jarraipena emanez egin dute.

Arabako enpresaburuek aholkuak jaso dituzte langileak errazago kaleratzeko

Erregulazio espedienteez, kaleratze kolektiboez edota soldata malgutasunaz lege aldetik informazioa eta gomendioak jaso dituzte herrialdeko enpresaburuen elkartearen aldetik.Benetan interesatzen zaienari buruz gehiago ikasteko, langileen kontura dirua atera eta arazoak daudenean kaleratzeko ikastaro bikaina. Enpresaburua bazara ez galdu aukera paregabe hau!

Kapitalismoaren krisia eta langabeziaren aurkako borroka

Krisi ekonomikoaren ondorioak oso gogorrak izaten ari dira langileentzat eta beren familientzat. Langabetuak Hego Euskal Herrian 170.000 gora dira eta Espainiar Estatuan 4 milioi baino gehiago. Eta perspektiba beldurgarria da: 2012 urtera arte gutxienez kopuru hauek mantenduko omen dira. Horregatik, langabeziaren aurkako borrokak sindikatuen eta ezkerreko alderdien borroka garrantzitsuenetarikoa izan beharko luke. Kontua da, langabeziaren aurkako borrokari modu eraginkorrean nolako neurriekin egin beharko geniokeen aurre.

Bizkaiko Foru Aldundiko 80 langile inguru kaleratuko dituzte

Aldundiak krisia gainditzeko martxan jarritako neurriak

[Gazt] Ehunka pertsona manifestatu dira Donostian "baserritarren krisi larriaren" aurka

Ehunka pertsonek bat egin zuten EHNE sindikatuak Donostian deitutako manifestazioarekin, zeinarekin bat egin zuten LAB, ELA, STEE-EILAS eta HIRU-k. Bertan, baserritarrek jasaten duten krisi larria salatu zuten, produkzio kostuen igoera, administrazioaren laguntza falta eta bitartekari eta industriaren irabazi marjin handien eraginez.

"Izua" mundu osoko burtsetan gainbehera historikoen ondoren

Ibexak mundu osoko burtsen gainbeheraren ondorioak nozitu ditu eta %7,54eko beherakada eduki du, 12.625,80 puntuetara, 1992an abian jarri zenenetik erortze handiena. Beldurra hedatzen ari da merkatuetan, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) ekonomiak atzera egingo duen susmoagatik.

Mailegu krisiaren irudikatzea [EN]

Mailegu krisiaren jatorria era oso bisualean aztertzen duen bideoa, ingelesez (oso ulergarria), inbertitzaileak, banketxeak eta familiak lotzen dituena. Merezi du ikusteak, niri behintzat, gauza asko argitu dizkit. Twitterren izan dut horren berri: http://twitter.com/deniselortza/status/1278011062
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]