bilaketaren emaitzak "kooperatibak telebista"

EUSKADI KOOP enpresa kooperatiboei buruzko programa berria

LOCALIA Telebista kateak EUSKADI KOOP programa eskaintzen digu ostiraletan gaueko 22:30tan.

Euskal kooperatibak eta software librea

Euskal kooperatibek eta software libreak ezaugarri bat baino gehiago dituzte komunak. Bietan elementu oinarrizkoak dira prestakuntza, partehartzea eta jakintza partekatzea. Hala ere, han eta hemen aurki daitezkeen salbuespen txiki batzuk kenduta, software librea oso gutxi erabiltzen da gure kooperatibetan.

Eroski munduko kooperatibarik handiena bilakatuko da, 52.000 bazkiderekin

Eroskik dituen enpresa filialak kooperatibako parte izango dira, hala erabaki dute gaur goizean Elorrion (Bizkaia) batzar orokorrean bildutako lagunek. Estatutu berriarekin, 8.000 bazkide izan ordez 47.000 gehiago izango dira; munduko kooperatibarik handiena bihurtuko da Eroski, 52.000 bazkiderekin. Okerrik ez bada, otsailean hasiko da kooperatibizazio prozesua. Onartutako plana urte batzuetako epean amaituko dela esan dute.

Eroski, elikagaien prezioen etengabeko gorakaden erantzule?

Arrasaten, oinarrizko elikagaien prezioa estatuko altuena da (Bilbo eta Donostiarekin batera). Horren erantzule Eroski dela dio Lehia Babesteko Euskal Auzitegiaren lehendakari den Javier Berasategik. Nolabait, Eroskik duen "oligopolio"-aren eraginez direla hain altuak prezioak.

ETBko programazioa

Lotsagarria. Unai Lakok eremulauetan eta Sustatuk aipatzen dute. Hau al da merezi dugun telebista euskalduna?

barrez lehertzen

telebistan barrez lehertzen. Boomerang saioa.

EITBren kanalak lurreko telebista digitalean

Egun LTD bitartez 25 telebista-kate ikus ditzakegu, horien artean 4 EITBrenak dira, baina euskaraz bakarra baino ez.

Euskarazko kate berria sortuko du ETBk 2008an

[Argiatik K&I]ETBren lurreko telebista digitaleko hirugarren katea euskarazkoa izango da. Hurrengo urtean jarriko dute martxan eta haur eta gazteei zuzendutako programazioa eskainiko du. Gainera, laugarren kate bat sortzeko oinarriak zehaztuko dituzte. Eleanitza izango da eta albistegiak eta eduki berriak izango ditu ardatz. Argian ikusia: http://www.argia.com/albistea.php?id=29851

TVEk euskaraz emitituko du estatu osorako

TVE kateak hainbat programa euskaraz, katalanez eta galizieraz emitituko du kate digitaletako batean.

Tokiko.tv: euskarazko toki-telebisten sareko telebista abian da

Euskarazko tokiko telebistek Interneteko telebista dagoeneko sarean da. Albiste eta edukiak euskaldun guztien esku jartzea da helburua. Tokiko.tv-ren bidez, egunero egindako lanak eta landutako albisteak munduan zehar barreiatuta dauden euskaldun guztien eskura jarri gura da. Une honetan, 28 kanala, Erlo telebista, Goierri telebista, Goiena Telebista (GOITB), Oizmendi telebista, Ttipi Ttapa fundazioa, Topagunea elkartea eta Xaloa telebista ditugu proiektuaren partaide.

ETBk euskararen aldeko ekimenak boikotaren bitartez isilarazi nahi ditu

EHEko kide Saioa Rodriguezek idatzitako gutun honetan abenduaren 3an eta 6ean egin ziren euskararen aldeko ekintzak besteak beste, izkutatu izana salatzen du.

"Maite Kuttuna", haurrentzako "zaborra" ETB1en?

EHU.ko bost emakume psikopedagogok (!!) "Maite Kuttuna" ETB1.eko telesail "infantil"ari emandako egurra irakurri beharko genuke guraso guztiok, eta ondoren telesail hori programaziotik berehala kentzeko esijitu. Ez dago eskubiderik. Hori baldin bada ETBk gure seme-alaben hezkuntzarekiko daukan kezka, erantzukizunez jokatu eta mandoaren botoi gorria sakatzen hasi beharko dugu... pizteko baino, itzaltzeko.

Telebista zure konputadorean

Ez nioke inori telebista ikustea gomendatuko, baina horregatik hain zuzen erakargarria ere bada telebista zure gogoetara moldatu ahal izatea. Horretara dator IKTEROEN artikulu lagungarri hau: aplikaziorik gabe ere (eta aplikazioak behar dituztenak) telebista online ikusteko dauden aukerak labur eta argi azaltzen ditu.

Ertzaintza eta Goenkale

"Sarri agertzen dira ETBko saio honetan ertzain ausartak gaizkileak galdeketatzen, defentsarako berme txikienik eta abokaturik gabe, baina aste honetan pasa egin dira."

REDES telebista programaren amaiera gertu dago

Zientziaren Urtea dena amaitzear dagoenean, TVEk REDES telebista saioa bere programaziotik kentzea erabaki du. Zientzia espektakulo hutsa bihurtzen ari diren saioak han-hemenka sortzen diren bitartean, kalitatezko dibulgazio zientifikoa eskaintzen zuen REDESen amaieraren iragarpena ez da batere albiste ona, ez jauna. Zorionez, hainbat kaskarkeriaren artean, hortxe dugu oraindik Teknopolis. Noiz arte?
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]