bilaketaren emaitzak "kontzertua"

Berri Txarrak taldearen 'Zertarako amestu' DVDrako kontzertua Gernikan

Azkenaldiko zurrumurruak baieztatuz, 'Zertarako amestu' izeneko DVDa argitaratuko duela jakinarazi du Berri Txarrakek. Emandako kontzertuetako irudiak tartekatuz dokumental tankerako DVDa izango da. Era berean, DVD honetarako irudiak grabatzeko kontzertu berezia antolatu du taldeak, Gernikan, hilaren 13an. Sarrera mugatua izango da, emailez eskaera egiten dutenentzat.

Matrako jaia

Matrakoren aldeko jaialdia Kukutza gaztetxean. Doctor Deseo, Atom Rhumba... 5 euro sarrera. Larunbat honetan, maiatzak 20. Interesgarria. Info gehiago http://www.sarean.com/sarean/787 helbidean.

Bakearen aldeko kontzertua uztailaren 11n Donostian

Uztailaren 11n izango da Bakearen Aldeko Kontzertua Donostiako Zurriola hondartzan, doan: Bob Dylan, Macaco, DJ P3z + Almar VJ eta Mikel Laboa. Webgunea ireki dute, eta antolakuntza boluntario bila dabil.

Barricadak 25. urteurrena ospatuko du Atarrabian emango duen kontzertu batekin

25 urte oholtza gainean kontzertuz kontzertu eman ondoren, Barricadakoek ez dute beste aukera hoberik ikusi ospatzeko, eta honexegatik Atarrabian izango dira martxoaren 30ean bira berezi bat hasteko, zuzenean nahi duen ororekin ospatuz.

Musika talde baten CDak Internetetik jaitsi eta kontzertuan oparitzen

"Jarabe de palo" musika taldeko Pau Dones abeslariaren ustez, P2P sareak erabiltzen dituzten miloika pertsonak lapur hutsak dira. Berez ustez, norbaitek bere diskoa Internetetik jaitsi ondoren bere kontzertu batetara badoa, lapurra izaten jarraitzen du. Jende asko berarekin haserretu zen eta bere diskoetxekoek aho bero hori lasaitzeko eskatu zioten. Espainiar SGAEren bozeramaile lanak egiten zituen RamoncĂ­n falta denetik, Pau Dones hasi da musikari eta musikazale frustratuen jomuga bihurtzen.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]