bilaketaren emaitzak "kontsulta"

Galdeketaren legea gaur gelditu dute behin-behinean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak helegitea tramitera onartzean

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Espainiako Gobernuak herenegun galdeketaren legearen aurka sartutako helegitea tramitera onartu du eta, hala, legea gaur ofizialki geratu egin da behin-behinean. PPk sartutako helegitea ere onartu du tramitera. Orain, auzitegiak bost hilabete izango ditu erabakia hartzeko.

Luesmak esan du neurriak hartuko dituela EAE-ANVk azpiegiturei buruz kontsultak deitzen baditu

Paulino Luesma Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak EAE-ANVko hautetsiei ohartarazi die alkatetza erdietsi duten herrietan «legez kanpoko» galdeketak egiten baditu, neurri legalak hartuko dituela haien aurka. Hala, EAE-ANVren esku dauden Udalek legea urratu ez dezaten «erne» egongo dela esan du Luesmak.

Imajinatzen al duzu? [Gazt.] [Bideoa]

Imajinatzen al duzu horrelakorik? Datorren urriaren 25ean hau egi bihur dezakezu.

Kontsulta onartu ezean, Espainiako Estatua Estrasburgoko auzitegian salatzera bultzaltuko ditu herritarrak Jaurlaritzak

[K&I] Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta sailburuek ere jarriko dute salaketa, beren izenean; bide hori irailaren 16an abiatuko dute. Herritarrei salaketa horrekin bat egiteko deia egin die Ibarretxek Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak oporren ostean egin duen lehen batzarraren ostean. Datozen hilabeteak politikaren arloan "interesagarriak eta zailak" izango direla iritzi dio.

Herritar parte-hartzea... posta elektronikoaren bidez

Donostiako Miramar Jauregian Ibarretxe lehendakariak parte-hartzearen inguruko Udako ikastaroa aurkeztu du, jendartearen erabakitzeko eskubidea eta kontsulta aldarrikatuz. Emakume batek galdetu dio nola egin daiteken bateragarri parte hartzearen aldeko bere mintzaldia aldi berean Abiadura Handiko Trenari buruz hainbat herritan egin diren kontsultei kaso ez egitearekin. Erantzuna zera izan da, parte hartzeko kanalak badaudela eta bere ekarpena posta elektronikoz igorri zezala.

Galderafobia

Badirudi Ibarretxeren komunikazio aholkulariek marketin birala egitea erabaki dutela. Kontsultaren inguruko bideo hau sareratu du norbaitek. Ekimenarekin ados egon ala ez, ideia, bederen, nahiko originala iruditu zait niri. Ea zuek zer deritzozuen. Eguneraketa: Lehenengo bideoan ez zen EAren kortinillarik ageri, hortik egileen inguruko nahasmena.

Ibarretxeren kontsulta: 2008ko urriaren 25ean

Ibarretxek horrenbestetan aipatutako kontsultari eguna jarri dio. Benetako apostua edo soilik hitzak?

Azkuna, herri kontsultaren aurka (GAZT)

Iñaki Azkunak espainiar Gobernuak herri kontsulta errekurritzen badu "amaitu dela" esan eta "zentralitatera itzuli" behar dela esan du. Bilboko alkateak "soberanistei" egotzi die norabide galtze hau.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]