bilaketaren emaitzak "kontseilua"

Kontseilua TB-ren lehen emanaldia

Kontseilua Telebistak lehen emanaldia sareratu du bere webgunean, datorren abenduaren 13an BECen egingo duen ekitaldi jendetsuaren berri emateko.

10 urte egiten eta eragiten

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua orain dela hamar urte sortu zuten, Durangon, euskalgintzako sektorea batzeko eta arlo sozio-politikoan eragin handiagoa izateko.

Euskara normalizatzeko 175 urte EAEn eta 834 Nafarroan

Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza orokorren balorazioa egin du. “Iparraldean euskara galbidean dago, Nafarroan erritmo honetan 834 urte beharko ditugu eta EAEn 175 urte". Neurriak proposatu ditu euskararen normalizazioa azkartzeko.

Hizkuntza politika indartzea beharrezkoa dela jakinarazi dio Kontseiluak PSEri

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua "Euskara askatasunean" manifestuaren aurkezpen ekitaldian egon zen eta Patxi Lopez hautagaiari hizkuntza politika sakondu eta indartzearen beharra helarazi zion, egungo ereduak gaindituz. Gainera, PSEko idazkari nagusiarekin bilera egiteko eskaera luzatu zion, eta baiezkoa jaso zuen.

Euskararen oreka hauskorra oholtzan, Eneko Olasagastiren zuzendaritzapean

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak guztia prest du datorren larunbatean BEC-en egingo duen ekitaldirako. Atzo ekitaldiaren alderdi artistikoa azaldu zuen Eneko Olasagasti zuzendariak. Gainera, gonbidapena aldez aurretik eskuratu ez dutenek Barakaldon bertan eskuratu ahal izango dituztela iragarri du, "ez dugulako nahi inor kanpoan gera dadin".

Kontseiluak abenduaren 13an BEC-en ekitaldia egingo du

Kontseiluak 10. urtemuga ospatzeko ekitaldia egingo du heldu den abenduaren 13an Barakaldoko BECen. Euskararen normalizazioan urrats bat harago joateko eta konpromisoak hartzeko garaia iritsi dela uste du, eta horregatik "Bai euskarari" esatetik "Euskaraz bai" egitera igaro behar dela nabarmendu du.

Kulturgileek 'euskaraz bai' abestu dute

Euskal Kulturako hainbat pertsona ezagun elkartu dira Bilboko Liburu Azokan 'Euskaraz bai' era berezi batean esateko. "Idatzian, ahozkoan, antzezpenean edota sukaldean 'euskaraz bai' esaten badakigu, gainera esateko modu asko dauzkagu: poetikoa, dramatikoa, espontaneoa, goxoa&", aurkeztu du ekitaldia Asier Hormaza aktoreak.

Nierebanoa.com, pauso bat harago

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak (http://Kontseilua.org) gaur aurkeztu du Miramongo Zientziaren Kutxagunean datorren abenduaren 13an BECen egingo duen ekitaldi jendetsura joateko gonbidapena eskuratzeko bidea: Nierebanoa.com webgunea eta 902 82 02 40 telefonoaren bidez eskuratu ahal izango dira doako sarrerak. Gainera, "Pauso bat harago" kanpainaren baitan, flash animazioa ere aurkeztu du.

Elkarteetan eragiteko kanpainaren arrakasta

Elkarteetan eragiteko Kontseiluak abian jarritako norbanako konpromisoen kanpaina arrakastatsua ari da izaten. Norbanako ugarik bete dute jada Kontseiluak posta arruntez nahiz internet bidez zabaldutako testa, eta dagoeneko zenbait elkarte hasi dira euskararen aldeko neurriak hartzen.

Ardoa euskaraz dastatzerik nahi?

Kontseiluak Euskal Herriko hamabi ardandegi esanguratsuren euskararen egoera aztertu du, euren ardo botilen etiketak eta webgunea izan ditu aztergai hain zuzen ere. “Enpresek ez dute ez Hegoaldean ezta Iparraldean ere euskaraz etiketatzera derrigortzen dituen inolako arautegirik eta ondorioz, salbuespenak salbuespen, euskararen presentzia hain gurea den produktu honetan hutsaren hurrengoa da”.

Jaurlaritzaren kontsumitzaileen hizkuntz eskubideen dekretua oso mugatua da Kontseiluaren iritziz

Kontseiluko ildo politikoaren buru den Iñaki Lasaren ustez Jaurlaritzaren hizkuntz eskubideen dekretua oso mugatua da eta ez ditu hizkuntz eskubideak bermatzen. Bere ustez "...areago kezkatzen gaitu gure agintarien epeltasunak. Askoz ere gehiago eragiten diete Madriletik egiten diren adierazpenek benetan hizkuntza eskubideen errealitate gordinak berak baino, eta horrek ematen digu tristura berezia."

Nafarroako aurrekontuen azterketa: "Espektatibak ez dira bete"

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroan proposatutako aurrekontuek 2008an izango dituzten ondorioak plazaratu ditu. "Aurkeztu zaizkigun aurrekontuak guztiz eskasak dira eta inondik inora ez dute ahalbidetuko euskararen normalizazioan pauso sendoak ematea".

Kontseilua: 10 urte euskararen normalizazioaren alde

Xabier Mendiguren, Kontseiluko idazkari nagusia. Erakunde baten bizitzan, euskararen normalizazioa helburu duen erakunde baten bizitzan 10 urte ez dira gehiegi, ezta gutxiegi ere. Hamar urtean gauza asko gertatzen da eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan joandako hamar urteotako lorpen nagusiak zenbatzeko bi eskuetako atzamar guztiak behar ditugu:

Kontseilua: "Aurrekontuek hizkuntza-politika eraginkorragoen beharra uzten dute agerian"

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak (http://kontseilua.org) Nafarroako eta EAEko 2009rako Aurrekontu proposamenen inguruko hausnarketa plazaratu du. Euskalgintzari eskaintzen zaion laguntza ez dela nahikoa ondorioztatu du erakundeak.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren planoa

Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriaren planoa egin du Zarautzen, Udalaren eta euskalgintzaren laguntzarekin. Honen bidez, herritarrek autobusetako markesinetan ikusiko dute Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltoki, enpresa eta era guztietako entitateen kokalekua herrian.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]