bilaketaren emaitzak "komunikazioa"

Komunikabide berri bat Bilbon

Hona hemen Bilbon jaio berri den komunikabide berri bat. Gainontzeko komunikabideetan ixilarazten edo agertzen ez diren albisteak, iritziak, elkarrizketak eta erreportaiak hemen aurkitu ahal izango ditugu. Momentuz lehenengo pausuak besterik ez ditu eman. Espero dugu bide luzea izango duela. Zorionak Bilbo.

Uribe Kosta eta Erandioko berriak SMS bitartez zabalduko dituzte

Tokiko hedabide euskalduna + blogari bat + Twitter = eskualde bateko informazioa euskaraz eta edonoren telefonoan ia kosturik gabe. Aurreko ekuazioa Uribe Kostan eta Erandion hasi dira erabiltzen.

Interneteko loturek hierarkia eraldatzen dute

Saihestezina den komunikazio aro berriari buruzko manifestua. Patxi Gaztelumendik euskarazko manifestua osatzea proposatzen du.

GAUR8ri buruz

Koldotxuren gogoeta GAUR8 lehen aldiz irakurtzerakoan. Lehen sentsazioak eta hausnarketak.

Apurtu berriak

Apurtu Berriak Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren komunikazio egitasmo berria da. Ikusentzunezko formatuan egindako hilabeteroko informatiboak, hain zuzen ere. Informatibo hauetan, hilabete horretako gertakari nagusiei buruzko erreportaiak aurkeztuko dira.

Euskara nola saldu gazteei (ikasgelan)

Gazteekin ikasgelan euskara sustatzeko tekniken berri ematen digu IƱigo Fernandezek erabili.com-en. Zabaldu beharrekoa baino, irakurri beharrekoa.

Peter Greenaway ikus-entzun gai Bilbon

Peter Greenaway bideo-sortzaile galesdarra Bilbon egon zen atzo. No TV, zinema hil dela eta narratibarik ez dagoela esan ondoren... ikus-entzun-kizun potentea bezain gogorra eskaini zuen. Euskadi Irratiaren 25. urteurrena ospatzeko opari ona. Eitb24 atarian irakurri dezakezu kronika zehatz bat berari buruz.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]