bilaketaren emaitzak "komikia"

Komiki ikastaroa Donostian

Pernan Goñi komikilari iaioa irakasle izango dugu aste bi barru Donostian doako tailer batetan. Bertan komikiaren narratiba grafikoa garatuko da, gidoia, arkatza, tintaztaketa, kolorea, rotulazioa eta maketazioa landuko dituztelarik. Ikastaroa 14 urterarteko umeentzat zuzenduta dago eta izen emateko epea larunbat honetan (martxoak 15) bukatzen da.

Pololoak II-ren egileari elkarrizketa dibertigarria.

Komiki eta pololozaleontzat elkarrizketa dibertigarri eta interesgarria, Xabier Mendigurenek bere blogean Patxi Gallego Xabinaitorren egileari egindakoa. Ikastolaren eraginpetik pasatako errenteriar komikigile ezaguna da Patxi.

Basauriko komiki-lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak, online

Aurten, Ganorabako komiki-lehiaketan parte hartu duten guztien lanak ikusgai jarri dituzte. Ea beste lehiaketetan berdina egiten hasten diren, komikizale guztiok gozatu dezagun :-) Sustatu.com-en irakurria.

The Organization: Herria zurekin

Zaldieroak marraztu duen tirarik ausart eta onenetakoa iruditzen zait. Oso ona.

Ipurbeltz aldizkaria argitaratzeari utzi diote

Haurrentzako komiki aldizkari ezaguna argitaratzeari utzi dio Erein argitaletxeak, 1977az geroztik, 31 urtez, euskarazko haur komikigintzan erreferentzia ezinbestekoa izan ondoren. Azken zenbakia iritsi berri da kalera: 362.a.

Manga euskaraz

Euskararen indarra neurtzeko tresnarik ote dagoen ez dakit, baina euskaldunok lantzen ditugun gai anitzak ikusita, argi dago euskara bizi-bizirik dagoela. Manga komikiak (eta bestelako komikiak ere) euskaratzen dabiltzan gazte talde bat dago antza. Foro bat ere badaukate: http://mangaeuskaraz.foroactivo.com/ Zorionak Aitzol eta proiektu honen atzean dabiltzanei! Oharra: zoritxarrez, komikiak jaisteko izena eman behar da.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]