bilaketaren emaitzak "klima"

Nazioarteko urte polarra hasten da gaur

Martxoaren 1arekin hasten da Nazioarteko Urte Polarra. Klima aldaketak kezkatzen gaituen honetan, izotzik gabeko artikoa oso posiblea bihur daiteke. Ze mundu klase izango dugu mende bukaeran? Bereziki hezkuntza zentroetan ekimenak sustatzeko proposamena dator webgune honetan.

Bilboko autoak kutsatzaileenak

Euskadi Irratiko tertulia entzuten ari naizela tertuliakide batek aipatu du. Libération Frantziako egunkariko albiste batean, Europako batzordeak klima aldaketaren inguruan hartu dituen neurrien inguruko albistean, auto bat ageri da sekulako kea botatzen. Eta nongoa izango autoa eta hara! Bilboko matrikula du!!! Bilboko autoak kutsatzaileagoak ote dira ba??

Klima-aldaketa garagardoraino iritsi da

Garagardogileek ezinbestekoa dute lupulua, ia garagardo-mota guztiak egiteko erabiltzen baitute. Hain zuzen, munduan ekoizten den lupuluaren % 99,5 garagardogintza-industriara bideratzen dute. Maltak berez duen gozotasuna estali eta garagardoari bere usain eta garraztasun bereizgarriak ematen dizkio. Garratza, beraz, bada, baina horrek ez du landare gogorra bihurtzen. Honek agian orain arte eman zaizkigun arrazoi guztiek baino gehiago balioko du jendea kontzientziatzeko.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]