bilaketaren emaitzak "kazetaritza berria"

Berria egunkariak El País eta Le Monde nahasten ditu

Berria.info gunean argitaratutako berriak zera dio: "Marokok blokatu egin du 'El Pais'-en larunbateko zenbakia". Bertan eskaintzen den loturan ordea (elpais.es): "Marruecos prohíbe 'Le Monde' por unas viñetas sobre el rey". Eta aurrerago: "ha sido prohibido en Marruecos el jueves, el viernes y, casi con certeza, lo será también hoy".

Berria.info berriaren gaineko kritika konstruktiboa

Teketenek berria.info berriaren gaineko hausnarketa oso interesgarria egin du (nire ustez, noski). Kritikak egin dizkio, baina konstruktiboak. Merezi du irakurtzea (ea Berriakoek horietako zenbait aintzat hartzen dituzten)

"Hitza": Kazetaritza egiteko modu berria?

Orain artean kritika onak besterik ez ditut entzun "Hitza" berrien inguruan. Publikoki, baita pribatuan ere. Besteak beste, mikroformatuak txertatu dituztelako (http://www.zabaldu.com/2862/quothitzaquot_berriek_mikroformatuak_integratu_dituzte/ adibidez). Tontokaletik blogean,ordea, beste iritzi bat topatu dut gaurkoan. Kazetaritza "berria"ren inguruko hausnarketatxoa. Esan dezadan aldez aurretik niri gustatu zaidala "Hitza" berria baina, eztabaida sustatze aldera, hona ekarri dut lotura.

ARGIA 90 urte euskal prentsan (bideoa)

1919ko ZERUKO ARGIA izatetik egungo ARGIA izatera nola heldu den laburbiltzen duen dokumental laburra, Nagore Irazustabarrenak, Jon Tornerrek eta Lander Arbelaitzek egina.

GEU aldizkariaren argitaratzea eten egingo dute

Publizitatearen eta salmenten jaitsierak sortutako arazo ekonomikoek eraman dute Geu elkartea neurri hori hartzera.

ETAko kide egun batez [Gazt]

EFE agentziak Joseba Fernandez Frantzian polizia bat hiltzeaz akusatuta atxilotu duten pertsonaren argazkia zabaldu nahi izan du. Hala ere, akats handia egin eta beste norbaitena bidali die komunikabideei. Antza denez, "izena googlen bilatu eta "erakundeetan" ibilitakoa zela ikusi dutenez" pertsona bera zela ondorioztatu dute.

Barregarria, ez balitz negar egitekoa

Internet dirudienez, oso askea da, hain askea ze pertsona batzuek beste idazle batzuen testua askatasun osoz hartu eta, iturria azaldu gabe, bere egiten dute gero egunkari batean kaleratzeko. Etika gutxi eta aurpegi gehiegi eduki behar da halakorik egiteko.

Irudietako ustezko ETAko kideak Kataluniako suhiltzaileak dira

Joan den astearteko hilketa argitzeko ikerketaren baitan, Frantziako Poliziak zabaldutako ETAko ustezko bost kideren bideoan agertzen diren pertsonak herrialde horretan oporretan dauden Kataluniako bost suhiltzaile dira eta Frantzian daude eskalada kirolak praktikatzen, adierazi du Kataluniako Barne Ministerioko kide batek.

Egunkarien azken hatsa

Egunez eguneko jaitsiera-datuen arabera, 2043ko udaberrian ahituko da prentsa idatzia Estatu Batuetan, orduan utziko dio-eta atzenengo irakurleak azken egunkaria erosteari. Noski, adibidea besterik ez da, fikzioa alegia, ezein egunkarik ez baitu iraungo azken irakurlea galdu arte, baina anekdotak argi asko azaltzen du maldan beherakoa zein larria den. Paperezko prentsarenak egin omen du.

Erridikulua eginbehardugu.com: Amatiño wikipediatik bota dute

Izaronews. El jefe de prensa del PNV, Amatiño, vetado en Wikipedia por intentar autopromocionarse. Itzela ezta? Harritzeko modukoa. Irakurri irakurri, flipatu egingo duzue eta. Blogaria da bera. Blogetan gai hau mintzagai izango dugun ez dakigu ordea. En fin, erridikulua eginbehardugu.com lotsatzekoa zinez!

Noticias taldeko egunkariek ikastolen kooperatiba Batasunaren agiri batekin lotu dute

"Batasunak 2005ean ikastolen mugimendua kontrolatu eta zuzentzeko proiektua diseinatu zuen", izenburua ipini diote gaur Noticias taldeko egunkariek beren orrietako albiste nagusienetako bati, Batasunaren barne-dokumentu bat aipatuz. Estekan Noticias de Gipuzkoa, Deia, Diario de Noticias de Alava eta Diario de Noticiasen loturak.

Ingurumen Kazetaritza ikastaroa

Donostiako Udalak eta Cristina Enea Fundazioak antolatu dute. Helburu nagusia ikasleak ikuspuntu eta tresna ezberdinez hornitzea da ingurumen informazioaren errealitatearekin harremanetan jartzeko aukera izateko. Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak KUTXArekin batera matrikularen %50ko deskontua eskeintzen du ikasle eta langabetuentzat. Iraupena 47 ordutakoa da, apirilaren 27an hasi eta ekainaren 18an amaitzen da. Izen-emate epea zabalik dago apirilaren 20a bitarte. Informazio orokorra: http://periodismo.asmoz.org/ edo periodismo@asmoz.org

Maite Artola haserre Luistxoren hitzekin

Sustaturen 5. urteurren ekitaldian Luistxok esandakoak ohiko hedabideei buruz (Mezularia saioari buruz), Maite Artolaren haserrea eragin omen du. Hori dela eta, Luistxok gogoeta oso interesgarria egiten du, Kalistroan esandakoa berretsiz.

Ijitoa, errumaniarra, beltza, brasildarra…

Hogeita hiru urteko neska bat hil du gaur bikotekideak Iruñean. Eta biak sortzez brasildarrak direla esan digute hedabideek. Ia hedabide guztiek. Iñigo Aranbarrik HIZLANDIAn esan zuen moduan, oraindik ere, "zaila zaigu emigrazio mota bat delinkuentziarekin ez lotzea".

Elkarrizketa motak :-)

Katixa Agirre idazleak bere blogean testu ironiko eta dibertigarria argitaratu du. Bertan, euskal idazleek beraien liburuak hedabide korporatiboetan promozionatzeko egin behar izaten dituzten elkarrizketa motak azaltzen ditu. Tamalez, beste elkarrizketa mota askotan ere antzeko erokeriak gertatzen direla uste dut. Sustatun ikusia.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]