bilaketaren emaitzak "katalunia"

Katalunian hiruko gobernua osatuko dute berriro

Josep Lluis Carod-Rovira ERCko buruak jakitera eman duenez, Katalunian PSC, ERC eta ICVk hiruko gobernua osatzeko akordioa lortu dute. ERCko buruzagiaren esanetan neurri sozialetan aurrera egiteko modurik egokiena da hiruko gobernua errepikatzea. Hortaz, Jose Montilla izango da Kataluniako President berria eta Carod-Rovirak gobernuko "bigarren ardura" izango du.

Kataluniar selekzioaren telebistako iragarkia zentsuratu dute

Egunak zeramatzen Kataluniako selekzio nazionalaren aldeko iragarki bat telebistan ematen, TV3n behintzat. Espainiar selekzioaren elastikoa daraman mutil batek kataluniarra daraman beste bati kolore horiekin ez jokatzeko esaten dio bertan. Orain, epaile batek debekatu egin du iragarkia ematen jarraitzea. Berriz ere espainiar gobernuaren zentsura, eskerrak Internetek bideoa lau haizetara zabaltzeko aukera ematen duen... Youtuben ikusgai dago (http://www.youtube.com/watch?v=FP1Jboq_3PQ)

Katalunian zezenketak ilegalak?

Zezenketak desagertzear daude Katalunian. ILP plataformak animalien babeserako egindako kanpaina batek sekulako atxikimendua izan du, eta parlamentuan onartzeko oso gutxi falta zaio. Hau horrela izanez gero zezen plazak kontzertuetarako erabiliko dira soilik.

Atzerriko adierazpenak azpititulatu egingo dituzte TV3ko albistegietan

Kataluniako Telebistako (TVC) albistegietan, atzerriko hizkuntzetan ari diren elkarrizketatuen adierazpenak katalanez azpititulatuko dituzte, bikoiztu beharrean. CIU alderdiak proposatu zuen aldaketa hori egitea, eta Kataluniako Ikus-entzunezko Korporazioko kontrol batzordeak aho batez onartu du. Atzerriko hizkuntzen ezagutza zabaltzea dute helburu.

[CAT] 2009a Bolognaren aurkako mezuekin hasi zen TV3n

Kanpaikadak ematen zeuden TV3n eta hauek bukatu bezain pronto hiru ikasle bertan sartu eta Bologna Prozesuaren aurkako pankarta bat erakutsi zuten hainbat segunduz. Izan ere hainbat ikaslek itxialdian jarraitzen dute UBko errektoretzako eraikinean eta horietako 3k ekimen hau egitera joan ziren. Milioika katalanek urtean ikusi zuten lehenengo mezua "Bolognari ez!" izan zen.

[GAZT] Katalunian Bologna Prozesuaren inguruko erreferendumak egin ahal izango dituzte

Ikasleek egindako itxialdiekin amaitu asmoz Kataluniako Unibertsitatearteko Kontseiluak Bologna Prozesuaren inguruan erreferendumak egitea baimenduko du. Galdera ezin da izan Bologna aplikatu edo ez, baina bai moratoria bat ematearen inguruan. Orain ikasleek mobilizazioak utzi edo ez erabaki beharko dute.

.CAT domeinuak bi urte

Aste honetan bertan egin ditu bi urte katalanez dauden webguneak biltzen dituen .CAT domeinuak. Domeinua kudeatzen dituen fundazioak ekimen politak jarri ditu martxan urteurrena ospatzeko.

Lendakaris muertos-en bideo bat egiteagatik, terrorismo apologia

Lendakaris Muertos taldearen bideo bat egin dute Gironako Unibertsitateko bi ikaslek. Zalaparta sortu da bertako egunkari batek terrorismo apologia egotzi dielako. Broma gutxi. Albistea La Tafaneran ikusi nuen.

Ia hiruna mila euroko zigorra erregearen argazkia erretzeagatik

Dirudienez modan jartzen ari da espainiar monarkiari "barre egiteagatik" 3.000 euro inguruko zigorra ezartzea. El Jueves-eko marrazkilariei jarri zietenaz gainera, erregearen argazkia erre zuten katalandarrei ere antzeko zigorra jarri diete. Eta noski, ez diete katalunieraz deklaratzen utzi.

Katalunian udalekutan zegoen 11 urteko neska hil da

Kortezubiko Arratzu Ikastolak antolatuta Bartzelonan udalekutan zegoen 11 urteko neska hil zen pasa den ostiralean, bi anbulatoriotatik gaitzik antzeman gabe pasa ondoren. Heriotzaren arrazoia antzemateko autopsia egingo diote, eta Kortezubiko Udala lege-neurriak hartzea planteatzen dabil.

Kataluniako erritmoak Durangon

Joan den astean, urriaren 13an, Kataluniako bi taldek Durangoko txosna gunean jo zuten. Egun hartako kontzertuaren argazkiak eta taldeen bideo bat dago entzun ahal izan zena jakin dezazuten. ATKren showa benetan ikusgarria.

Wikipedia katalana gehiegizko abertzaletasunagatik salatu dute

Barrapunto webgunean kataluniako wikipedia 50.000 artikulura heldu dela argitaratu da (euskal wikipediak oraintxe bertan 15.774 artikulu dauzka). Horretaz gain, "Viquipèdia" delakoaren edukiak ikuspegi abertzaleegia daukatela salatu da. Egia ote? Beste wikipedietan berdina gerta daiteke? Gurean?

Espainiatik askatuz gero Europar Batasunean jarraituko luke Kataluniak

Standford-eko Unibertsitateko irakasle batek burututako ikerketa juridiko baten arabera, Europar Batasuneko parte diren estatuetako lurralderen bat estatu horretatik independizatuko balitz, lurralde horrek Europar Batasuneko parte izaten jarraituko luke. Egoera hau "barne zabalkuntza" bezala ulertuko litzateke eta, beraz, lurralde horrek bere estatus berria aintzat hartzea eskatu besterik ez luke egin behar. Aukera hau, beraz, Eskozia, Katalunia baita estatu espainoleko beste edozein lurralderentzat ere irekia egongo litzateke.

ERCren egoitza erre dute Sant Vicenç dels Horts herrian

Esquerra Republicana de Catalunya alderdiak (ERC) Sant Vicenç dels Horts herrian duen egoitza erre zuten joan den igandean, kalte material ugari eraginez.

Euskal eta kataluniar selekzioentzako ofizialtasun aldarrikapena Bartzelonan (2-2)

Jai polita Bartzelonan ospatutakoa, kataluniar eta euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko balio izan zuena. 56.000 pertsona bertaratu ziren, Euskal Herritik gerturatutakoak tartean. Inoiz baino ozenago eskatuta, selekzio ofizialak nahi ditugula argi geratu zen.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]