bilaketaren emaitzak "katalana"

Montillaren katalan-maila eskasak polemika piztu du

Antza, Generalitateko presidenteak ez du ematen funtzionario bati eskatzen zaion gutxieneko katalan-maila. Imajinatzen al duzue antzeko iskanbila gure hiriburuetako alkateen euskara-mailaren inguruan? Lotura gehiago: http://www.elpais.com/articulo/espana/CiU/critica/nivel/catalan/presidente/Montilla/elpepiesp/20080718elpepinac_9/Tes eta http://www.europapress.es/catala/noticia-puig-cdc-questiona-montilla-tingui-mateix-nivell-catala-els-funcionaris-generalitat-20080717142302.html

Latafanera.net, kataluniarrek ere sortu dute beraien zabaldu.com propioa

La Tafanera (kuxkuxeroa) izena eman diote katalanezko lehen digg, meneame edo zabaldu.com itxurako webguneari. Meneameren aldaera den Pligg software librean oinarritu dute gunea.

Generalitat-eak Apple-i MacOS Leopard katalanez eskatu dio

Kataluniako gobernuak Apple enpresari bere hurrengo sistema eragilearen bertsioa katalanez egon dadin eskatu dio eskubide linguistikoak defendatzeko asmoz. Euskararekin ere egin ziren saiakera ez-instituzional batzuk baina ez zuten fruiturik eman. Microsoft-ek ere Vista kaleratuko du datozen egunetan eta honek ere ez du euskaraz jakingo. Hortaz, ordenagailuak euskara hutsean erabiltzeko apusturako software librea bide bakarra dela dirudi.

Euskaltzaindiaren Nazioarteko XVI. Biltzarra: Pirinioko hizkuntzak: lehena eta oraina

Euskaltzaindiak bere Nazioarteko XVI. Biltzarra egingo du Iruñean, Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriumean, Pirinioko hizkuntzak: lehena eta oraina. XVI. Biltzarra Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren lehen ospakizuna izango da. Ematen du akademiako inor ez dabilela hemendik. Iruñean, 2008ko urriaren 6tik 10era. Doan da, bakarrik izena eman behar da aurretik.

BideoaVicent Partal katalan hizkuntzak sarean egin dituen lorpenez

Argia aldizkariaren 10. urteurrena zela-eta gonbidatuta etorri zen Vicent Partal Donostiako Victoria Eugenian hitzaldia ematera. Vilaweb-eko zuzendariak bertan azaldutakoaren zati bat sarean ipini dute orain Argiakoek, euskarazko azpititulu eta guzti.

Katalana, ofiziala Ipar Katalunian (katalanez)

Iazko abenduaren 10ean egindako bozketa baten emaitzei jarraiki, hizkuntza katalanaren ofizialtasuna onartu dute administratiboki Frantzian kokatuta dagoen Ipar Katalunian. Katalunia eta Baleareetako gobernuak oso pozik agertu diren bitartean, Valentziakoak ez du honen inguruan ezer esan nahi izan. Albiste pozgarria zalantzarik gabe kataluniarrentzako; noizko euskararentzako ofizialtasuna Ipar Euskal Herrian?

Atzerriko estreinaldien erdia katalanez egitea bultzatuko du Generalitateak

Kataluniako Generalitateak, hizkuntza normalizatzeko bidean zinemak duen eragina nabarmendu nahian, atzerriko estreinaldien erdia bertako hizkuntzan egitera behartuko duen lege baten oinarriak aurkeztu ditu aste hontan. Lege honi jarraituz, zinema aretoetan eskainiko diren lanen erdiek azpitituluak edo bikoizketa katalanez izan beharko dituzte.

Guarda zibilek gazte bat kolpatu dute katalanez hitzeagatik

Gaztea bere neskalagunarekin abioi bat hartzera joan zen Palmako aireportura eta guarda zibil bik dokumentazioa eskatu zioten. Berak haseran katalanez hitz egin zien eta gero gaztelaniaz, baina alperrik izan zen gelatxo batetan sartu eta kaboak buruan, ahoan eta sabelean kolpeak eman bait zizkion. Salaketa aurrera doa... Zenbatetan izan zara zu antzeko zerbait gertatuko zaizun beldur? Ni hainbestetan :-(

Espainiako Wikipediako hainbat erabiltzailek Wikimedia-EU bereganatu nahi dute

Wikimedia-ES sortu eta garatzeko bilera egingo da hemendik gutxira Bilbon eta Kataluniako Wikipediatik eu:wpra adierazi dutenez asmoa dute WM-CAT eta WM-EUS sortu eta bi wikipedia hauek azpian uzteko.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]