bilaketaren emaitzak "kartzela"

Kartzelako bizitzaren ondorioak... "ahuldu egin naizela nabaritu dut, makal nago... "

Egunean hogeita bat edo hogeita bi ordu ziega barruan pasatzen zituen kartzelan. «Espetxekoa oso bizitza sedentarioa da, ezin duzu ia kirolik egin, eta hori oso txarra da osasunerako. Patiora ateratzen nintzenean ariketa asko egiteko aprobetxatzen nuen. Dinamika hori gehi estresa, nerbioak... Horrek guztiak eragina izan du nire osasunak okerra egiteko».

Bizitza osorako kartzelara kondenatutakoek heriotza zigorra eskatzen dute Italian (albistea ingelesez)

Eskaera hau eskutitz ireki gisa argitaratu da La Repubblica egunkarian. Italian bizitza osorako kartzela zigorra duten 1.300 lagun daude. Horietako 310ek sinatu dute eskutitza.

8 eta 12 urte luzatu diete kartzela zigorra hiru euskal presori

Amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, Juan Mari Igarataundi zestoarrak aurtengo apirilaren 9an irten behar luke kalera, baina Auzitegi Gorenaren 197/2006 doktrina ezarri diote eta kaleratze data 2017ko ekainaren 6a arte luzatu diote. Nicolas Francisco lasartearra ere 2017an irtengo da kalera. Azkenik, Iñaki Pujana otxandioarrari 2021eko uztailaren 28a arte luzatu diote zigorra.

Bost palestinarretik bat noizbait izan da atxilotua edota bizitzaren zati bat Israelgo kartzelaren batean eman du (GAZT)

Addameer GKEak eginiko ikerketa batek adierazi duen moduan, palestinarraren %20a pasa izan da noizbait kartzela israeldar batetik. Ehuneko hau igo egiten da %40ra baldin eta gizonezkoen atxiloketak bakarrik kontsideratzen baditugu. Guztira, 1967tik aurrera 650.000 palestinar izan dira atxilotuak.

Iñaki de Juanak 60 egun gose greban

Euskal blogosferan, blog batek ematen digu Iñaki de Juanaren gosegrebaren berri. Algecirasen ataratako argazkian, leihora hurbilduta ageri da gose greban den presoa. 60 egun, letra batzuk merezi dituelakoan.

Hiru urteko kartzela zigorra jarri diote Bushi zapata bota zion irakiarrari

Irakeko Auzitegi Kriminalak gaur hiru urteko kartzela zigorra jarri dio George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente ohiari agerraldi batean zapata bota zion irakiar kazetariari: Montazer al Zaidiri.

Nafarroako 6 gazte aske geratuko dira hurrengo orduetan

Azken orduko berria topatu dut nabarreria aldizkarian, albiste ona zalantzarik gabe! aske geratuko direnak: Iñigo Gulina, Javier Oses, Mikel Beunza, Mikel Marin, Irati Mujika eta Ohian Ataun.

Presoen hainbat eskubide urratzea egotzi dio Europako Kontseiluak Frantziari

Thomas Hammarberg Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisarioak Frantziako kartzelei buruzko txostena kaleratu berri du eta kartzeletako bizi-baldintzak «onartezinak» direla esaten du bertan. Frantziako Gobernuari ohartarazi dio zigorren gogortzea eta handitzea ez dela presoak gizarteratzeko bide egokiena. Presoen sakabanaketari buruz argi ez jokatzea leporatu dio Hammarbergek Frantziari, eta oroitarazi dio familiarekiko harremanak eusteko erraztasunak izatea eskubidea dela.

Juanjo Rego Vidal: nire pazientzia amaitu da, ezin dut gehiago

Gaisotasunek, kartzeletako arduradunen axolagabekeriak, egoeraren larriak erabaki gogorrena hartzera behartu dute presoa. Gose eta egarri greba abiatu du, Leongo espetxean. Donostiara ekarri behar zuten, eta hori ere ukatu diote

Kartzela mintzagai

Gabi Mouesca Iparretarrak-eko kide izan zen eta kartzelan egondakoa da. Baionako fakultatekoak egon dira berarekin. Gaur egun kartzeletako egoera hobe dadin lanean dihardu. Kartzelari buruzko monografikoa aste honetan dirudienez....

10-15 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak Udalbiltzako arduradunen aurka

Juan Moral Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak 10 eta 15 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu ditu auzipetuta dauden Udalbiltzako 22 arduradunentzako. Horretarako, Udalbiltza ETAren egitasmoa dela dio fiskalak.

Asel Luzarraga idazlea kartzelara bidali dute Txilen, behin-behinean

Asel Luzarrragaren behin-behineko espetxealdia 3 hilabetera luzatu du Alejandra Garcia Bermeen Auzitegiko epaileak.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]