bilaketaren emaitzak "kanpaina"

«Bai Eskolak Euskalduntzeari» adierazi dute 25.000 sinadurak

Bi hilabete igaro dira «Bai Eskolak Euskalduntzeari» kanpaina abitu zutenetik. Bultzatzaileak pozik agertu dira emaitzekin, eta 25.000 sinadura batu dituztela azaldu dute. Maiatzaren 27a arte sinadurak batzen jarraituko dutela adierazi dute, eta kanpainarekin bat egin ez duten eragileei dei egin die.

Udan ere, Bai Euskarari

Kontseiluak ‘Udan ere, Bai Euskarari’ kanpaina jarri du abian bigarren urtez, euskal gizarteari, udan ere, euskara aintzat hartzen jarraitzeko eskatzeko.

Iratzarri - Aralar gazteakek udako kanpaina hasi du

Iratzarri - aralar gazteakek udako kanpaina hasi du "denon artean independentzia" lemapean. Hego Euskal Herri osoan zehar zabalduko da kanpaina, eta gure herrietara bisitan datozen artean eragin nahi izango du, hala nola, euskal herriko gazteen kontzientziazio nazionalean. Iratzarrik milaka kartel, eskuorri eta pegatina prestatu ditu eta dozenaka pankarta. Udan zehar hainbat hornirudi garatuko ditu ere.

AEKren matrikulazio kanpaina publizitarioki aztertzen

AEK-k ikasturte hasierako matrikulaziorako plazaratu kanpaina aztertu dute tallerd3 blogean. Argi dago, euskarazko mezua ez dutela harrapatu, eta gaztelaniazkoa "zaila" iruditzen zaie. Eztabaida interesgarria da, batipat euskaldunontzat, "zelan ikusten gaituzten" aztertu baitezakegu. Euskaltegiek eta Internetek ere kezka sortu diete Karrajukoei: http://karrajua.org/blog/benito/internet_tiraaaaaa

BideoaBadator Gasteiz berria, spota eta parodia

Youtubeko bideo honetan Gasteizko ezker abertzaleak garatutako parodia bat eta spota ikus daitezke. Pena merezi du, parodiarekin algara batzuk bota ditut nik.

Iratzarrik bere kanpainaren aurkako eraso "neurrigabekoak" salatu ditu

Iratzarri - Aralar gazteakek bere kanpainaren harira azken egunotan jasandako gertakariak salatu ditu. Gazteria abertzaleak Guggenheim museoa eta Ertzaintzaren jarrera injustifikatu eta soberakotzat jo dute museoaren inguruan emandako gertakarietan, eta Bilbo hirian zehar agertutako pintaketa mehatxagarrien gainetik lanean jarraituko dutela argitu dute.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]