bilaketaren emaitzak "junkera"

700.000 euroko laguntza jasoko du Junkerak Jaurlaritzatik

Harritu egin zaitu titularrak, albistearen izenburuak. 700.000 euro 3 disko plazarat eta musika munduan zabaltzeko. Kultura saila (Miren Azkarate, PNV) eta etxebizitza saila (Javier Madrazo, IU) dira laguntza adostu dutenak. Eta orain galdera zehatza: -zer egin daiteke 700.000 eurorekin?

Junkerari emandako diru-laguntza eta logikoak izan arren eman ez ziren beste subentzio batzuk

[K&I] Negu Gorriak-ekoei "Zipaioen Matxinada" abestiagatik Balzaren Sailak ez zien dirurik eman. (...) La Polla Records-i Azkarragak ez zizkion 200 kilo eman "La Justicia, el orden y la ley" abestiagatik.

Maite zaitut Miren Azkarate!

Miren Azkaratek Kepa Junkerari 700.000 euro eman dizkiola eta abesti erromantikoa egin du Ze Esatek! taldeak. Eurek ere maite dute Miren Azkarate diru horren truke. Taldea Trikizio eta The Txortains taldeko kideek osatu dute.

Zergatik maite duzu Miren Azkarate?

Miren Azkarateren amorante talde batek honako webgunea abiatu du. Miren Azkarate norberak zergatik maite duen azaltzeko mezuak idatzi daitezke bertan.

250 euskal musikarik Kepa Junkerari emandako diru laguntza salatu dute

Kepa Junkeraren egitasmoak jasotako diru laguntzak (702.000 euro) ekarri du eztabaida. Musikariek planto egin dute Jaurlaritzak diru laguntzak emateko dituen irizpideen aurrean eta berrehun musikarik baino gehiagok, tartean belaunaldi eta pentsaera desberdineko egile ezagunek bat egin dute manifestu batekin. Joseba Tapia, Gontzal Mendibil, Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Anari, Txuma Murugarren, Gari, Mikel Urdangarin... bezalako musikariek eta Berri Txarrak, Ken Zazpi, Dut, Betagarri, Kaotiko... bezalako taldeek sinatu dute orain arte.

Kepa Junkera "harrituta" dago hainbat jendek bere azken diskoari egindako kritikekin

Kepa Junkera musikagileari elkarrizketa. "Banekien diskoa ez zela oharkabean pasatuko, baina harriturik nago zenbait jendek esan duenarekin. Harritu nau, diskoarekin ez bainuen inor zirikatzeko asmorik. (...) Halako diskoekin erdal industriak euskal kultura irensteko arriskua dagoela esan dute, orobat, nire diskoaz hitz egitean. Baina nik musika unibertsala dela pentsatzen dut."
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]