GARA egunkariak (
http://www.gara.net) bi proiektu berri iragarri ditu gaur. Biak ala biak Web 2.0 kontzeptuari estuki loturik daude. Lehenengoa Josu Juaristi zuzendariaren bloga da. Bertan, Juaristik berak bere lehenengo mezuetan jakinarazi duenez, GARAk abiatu berri duen itxura eta edukien berrikuntzaren inguruan komunikazio zuzena sortu nahi du irakurleekin. Bigarren proiektua ere ez da edonolakoa. Datorren larunbatean argia ikusiko du Internet eta papera uztartu nahi dituen euskara hutsezko komunikabide berri batek: GAUR8 du izena.