bilaketaren emaitzak "jazarpen politikoa"

Bittor Tejedor edozein unetan kanporatu dezakete Kanadatik

Defentsaren errekurtsoa atzera bota du epaileak eta datozen egun edo asteetan espainiar poliziaren esku gera daiteke kanporatu egiten badute. Askatasunak Bittor torturatua izatea arriskuan dagoela salatu du.

EUSKARABIDEA

Bizitzen ari garen abadagune politikoaren aurrean, Kontseiluak hausnarketa zabaldu nahi izan du euskalgintzako jendearen artean. Izan ere, jorratu nahi den ibilbide politikoan Euskal Herriko jendarte osoak zer esan eta zer egin ere baduelakoan gaude. Alde horretatik euskalgintzak, herri honetako gizarte-sektore garrantzitsuenetako bat izanik, iritzia eman behar duela uste du Kontseiluak, baita dagozkion konpromisoak hartu ere. Honen emaitza da, momentuz, gaur aurkeztu den “EUSKARABIDEA”dokumentua.

Batasun handia '18/98 auziko' "epai politikoa" salatzeko

[K&I] EAJ, EA, Batasuna, EB, Aralar, EHAK, EAE-ANV, Zutik, ELA, LAB eta CCOOko kideak bildu dira, besteak beste, gaur, Bilbon, prentsaurrekoan. "Epaia injustua eta politikoki bideratua" izan da 18/98+ taldearen ustez. "Edonor, zu zeu, jakin gabe ere, ETAkoa bihur zaitezke. Ez dago armak erabili beharrik ETAkoa izateko", salatu dute. Espainiako Auzitegi Nazionala desagertzeko eskatu dute.

EHNArekin identifikatzeagatik bertan behera gelditutako epaiketa ostiralean egingo da

EHNArekin identifikatzeagatik salaketa jarri zuten ertzainak ez ziren agertu martxoarean 6rako deituta zegoen epaiketan. Hala ere, epaileak beste egun baterako utzi zuen bista. Ostiral honetan egingo da eta "Euskal Herritarrontzat justiziarik ez dago" lelopean kontzentrazioa egingo du Bai Euskal Herriari ekimenak goizeko 11:30etan Espainiako justiziak Bizkaian duen egoitzaren aurrean.

EAJk bultzatzen duen ilegalizazio paraleloa salatuko du Ezker Abertzaleak Sabin Etxearen aurrean

Hainbat alderdik EAE-ANV alkatetzetatik kentzeko zentsura mozioak bultzatuko dituztela eta, "ilegalizazio paraleloa" bultzatzea egotzi diete hautetsi independentistek EAJ, EA eta EBri. Ekimen horiei "makillaje etikoa" ezarri dietela diote, baina "helburu politikoa" dutela. Hori dela eta, EAJ zuzentzen ari den ilegalizazio paraleloa salatuko dute ostegunean Sabin Etxearen aurrean. Protesta ekitaldia 12:30etan hasiko da.

Elkartasunaren kontrako epaiketa salatzeko Esperantza frontoia betetzeko deialdia

Espainiako Auzitegi Nazionalean Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 27 lagunen kontra egiten ari diren epaiketa salatzeko, ekitaldi politikoa egingo dute Esperantza kaleko frontoian ekainaren 20an.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]