bilaketaren emaitzak "jaurlaritza"

[Gazt] Legebiltzarrak Euskal uraren Agentzia-rako aukeratu behar ziren bi postuak EAJ eta PP-ren artean banatu dira

Hirukoak adostuta zeukan saila daraman alderdia (EA) eta Sozialistek (PSE) izango zirela Ur Agentzian postuak hartuko zituztenak, baina azkenengo momentuan EAJ-k bere iritzia aldatu du eta Alderdi Popularrarekin banatu ditu aukeratu behar ziren bi postuak.

Eusko Jaurlaritzak 2006ko egoera soziolinguistikoari buruzko ikerketa aurkeztu du

Eusko Jaurlaritzak 2006ko egoera soziolinguistikoari buruzko ikerketa aurkeztu du gaur. 1991tik %3,4 igo da euskaldun kopurua; EAEn %6 egin du gora eta Nafarroan %1,6, eta Iparraldean %11 jaitsi da. Euskaldun kopurua igo egin den arren, gazteek gutxiago erabiltzen dute euskara.

PSE-EEk eta PPk oinarrizko akordioa lortu dute

Patxi Lopez sozialista lehendakari izateko hitzarmena lortu dute bi alderdiek. Eusko Jaurlaritza berrirako "oinarri politikoak eta lehentasunezko helburuak" hitzartu dituztela jakinarazi du Rodolfo Aresek, PPko negoziazio taldekoekin egindako bileraren ostean. PPk hartuko du Legebiltzarreko presidentetza.

60.000 euro Eusko Jaurlaritzako barne saila bandera españolez hornitzeko

Barne sailak, espainiar bandera, europearra, Ertzaintzarena eta Ikurriña bere egoitza eta komisaldegi guztietan jartzeak 59.411,45 eurotako kostua izan du.

Kontsulta onartu ezean, Espainiako Estatua Estrasburgoko auzitegian salatzera bultzaltuko ditu herritarrak Jaurlaritzak

[K&I] Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta sailburuek ere jarriko dute salaketa, beren izenean; bide hori irailaren 16an abiatuko dute. Herritarrei salaketa horrekin bat egiteko deia egin die Ibarretxek Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak oporren ostean egin duen lehen batzarraren ostean. Datozen hilabeteak politikaren arloan "interesagarriak eta zailak" izango direla iritzi dio.

Euskal Sanitateko ataria (sic)

Hori da Osakidetzaren web-gunearen sarreran irakur dezakeguna.

Demokrazia parlamentarioa estalinismoaren bidetik

Patxi Baztarrikaren artikuluaren eta ikuspegi totalitaristaren haritik, inposatu nahi den pentsamendu bakarraren aurka, Koldo Izagirrek egindako kritika zorrotza

Eusko Jaurlaritzak ez du argitaratuko software librea eta jabedunaren kostuak alderatzen dituen txostena

Agian gogoratuko duzue PSEk nola eskatu zion Eusko Jaurlaritzari software librera ez pasatzeko arrazoien txostena (http://www.zabaldu.com/3422/eusko_jaurlaritza_software_librera_ez_pasatzeko_txostena_eskatu_du_psek/). Eusko Jaurlaritzak erantzun du dagoeneko, ez du txostena publiko egingo "txostenean azaldutako datuen konfidentzialtasuna babesteko" (?). Berri txarra librezaleontzat...

Transgenikoak landatzeko aukera zabaldu du Eusko Jaurlaritzak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak egindako eskaerari kasu eginda, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako nekazariek hazi transgenikoak landatzea ahalbidetu du Eusko Jaurlaritzak. Erabaki hau 2007an Erkidegoa «transgenikorik gabeko eremu» izendatu ostean iritsi da. Honen aurrean gobernu berriari dekretua baliogabetu eta transgenikoen landatzea debekatzeko eskatuko dio EHNEk.

Eusko Jaurlaritzak AHTaren aurkako taldeak diruz lagunduko ditu.

Gazteleraz idatziriko prentsa ohar batek dionaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak 2008/09 urteetarako diruz lagunduko du AHTaren aurkako oposaketa. Demokrazia partehartzailearen bidean aurreapauso bat bezala aztertzen da neurria. Interneten denboran gehien daramaten taldeek diru sarrera handiagoak izango omen dituzte.

Eusko Jaurlaritzak OpenOffice ez erabiltzea erabaki du eta txosten bat idatzi du hori justifikatzeko (gaztelaniaz)

Eusko Jaurlaritzaren txosten honen arabera, garestiagoa litzateke OpenOffice-rako migrazioa orain arte bezala Microsoft Office-kin jarraitu baino. OpenOffice ez dela MS Office-n mailara iristen ere badiote. Meneame-n ikusi dut.

Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendariari elkarrizketa

Elisa Sainz de Murieta erantzuten du Irakurleek egindako itaunei. Pasaiako portua edota Hondarribiko aireportua bezalako gaiak jorratzen ditu

Lehen elkarrizketa: Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaria

Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendariari Elkarrizketa esklusiban egingo diote. Jaurlaritzako goi-kargu batek irakurleen galderei erantzungo die.

Jaurlaritzak hezkuntzan euskara eta gaztelera parekatu nahi ditu

Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa arautzeko curriculum dekretuak ari da lantzen, eta euskara eta gaztelania maila berean jarri ditu. Jaurlaritzak ez ditu diruz lagunduko Nafarroako ikastolak, ez baita euren «eskumenekoa». Barcina pozik dago: «Jaurlaritza ahalegina egiten ari da Nafarroa errespetatzeko».

Eusko Legebiltzarraren jarduna jarraitzeko webgunea

Enpresa bik, Linking Paths eta La Personnalité-k, Eusko Legebiltzarrak duen webgunetik informazioa hartu eta beste era batera erakusten dute. Emaitza webgune ofiziala baino erakargarriagoa eta argiagoa da. Oraindik ez dabil euskaraz. Instituzioek datuak aska ditzatela! http://askatudatuak.pbworks.com/ Eusko Legebiltzarraren webgune ofiziala: http://partaide.parlam.euskadi.net/
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]