bilaketaren emaitzak "jardunaldia"

Jardunaldi hacktibista Bilbon

Teknologian eta bere eragin politiko-sozialetan interesaturik gauden pertsona batzuk, datorren larunbatean, Bilbon, bilera bat ospatuko dugu. Helburua, gai hauen inguruan mugitzen diren pertsona guztiak biltzea da: software askea, hacking-a, segurtasuna, kriptografia, e-anonimotasuna, jabetza intelektuala, ziberreskubideak, artibismoa, net-art, adimen artifiziala, kultura librea, etab. Munduko Emakumeak elkarteko lokalean (Fika kalea 5, beheko solairua) izango da. Anima zaitez! ;-)

Software Librearen astea Tuteran

Dedalo Fundazioak antolatuta, apirilaren 24tik 29ra Software Librearen astea antolatu du Tuterako Ziberzentroan.

Netlach 2007

Gaurtik hasi eta larunbaterarte, ziberkultura kritikoari buruzko jardunaldi bat ospatuko da Bilbon. Aurtengoa 3. edizioa da eta egitaraua ikusita, argi dago jardunaldi hau sendotzen doala, gero eta kalitate handiagoko edukiak eskainiz. Ekitaldi guztiak dohakoak dira. Zatoz!

Hezkuntza Digitalaren I. Jardunaldiak Deustun

Hezkuntza Digitalaren I. Jardunaldiak martxoak 5an eta 6an izango dira, Cátedra Telefónica - Deusto-k eta AulaBlog-ak antolatuta. Izen-ematea dohakoa izango da. Egitarauan hitzaldiak, eztabaidak eta lantegiak izango dira (Tíscar Larak -EOIko dekano-ordea-; Aulablog, EHIGE eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren artean eztabaida; Aulablog-ak antolatutako lantegiak, euskaraz eta erderaz: blogak, wikiak, Google Docs eta 2.0 tresnak). Nahiz eta jardunaldiak ikasleentzako izan, denok etortzea espero dugu ;-)
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]