bilaketaren emaitzak "japonia"

Japoniera Euskara hiztegi berria

Arrasateko GoiHata enpresak, japoniera-euskara euskara-japoniera hiztegia garatu du, 20.000 hitz baino gehiagorekin. Sustatu.com-en ikusia.

9 urteko neskato japoniar batek 5 hilabetetan ikasi du euskara

Aitaren lan kontuak zirela eta Okabe japoniar familia hilabete gutxi batzu izan da Nafarroan bizitzen. 9 hilabeteko alaba Iruñeako Amaiur Ikastolara joan da 5 hilabetez eta inork espero ez bazuen ere, Moekok euskaraz komunikatzen ikasi du. Dagoeneko itzuli dira Tokiora baina Moekok euskara ikasten jarraituko du, Euskal Herrian ikasitako euskara ez galtzeko. Adibide txundigarri honek urte eta erdirekin bere kabuz irakurtzen ikasi duen neska datorkit burura: http://www.20minutos.es/noticia/360135/0/leer/nina/meses/ Meneame.neten ikusia.

Alaitz eta Maiderren musika, Japoniako sukaldaritza programa batean [gazt-jp]

Alaitz eta Maiderren musika da FujiTVk ematen zuen sukaldaritza programa bateko sintonia, letra eta guzti.

Manga euskaraz

Euskararen indarra neurtzeko tresnarik ote dagoen ez dakit, baina euskaldunok lantzen ditugun gai anitzak ikusita, argi dago euskara bizi-bizirik dagoela. Manga komikiak (eta bestelako komikiak ere) euskaratzen dabiltzan gazte talde bat dago antza. Foro bat ere badaukate: http://mangaeuskaraz.foroactivo.com/ Zorionak Aitzol eta proiektu honen atzean dabiltzanei! Oharra: zoritxarrez, komikiak jaisteko izena eman behar da.

Euskaldunen indarra, Japoniarren inbidia

Euskaldunen indarra aspaldian ezaguna da Japonian, eta horregatik bideo hau egin zuten, A bitamina promozionatzeko. Beste batek ere euskaraz azaltzen du zergatik ezagutzne duen Euskal Herria.

Fanmakimaki: 20 metro elur pilatzen duen errepidea

Fanmakimaki Japoniar Alpeetan dagoen bidea da. Bertan 20 metro elur pilatu daitezke eta, batek daki nola, bidea egiten dute autobusak pasa daitezen. Irudiak oso bitxiak dira.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]