bilaketaren emaitzak "jaioberriak"

Jaioberriak euskaraz erregistratzeko kanpaina

2007ko abenduaren 19an Aretxabaletako Erregistro Zibilak ume bat lehenengo aldiz euskaraz erregistratu zuenetik, guraso asko izan dira Behatokira jo dutenak euren umeak euskaraz inskribatzeko helburuarekin. Baita lortu ere, Bilbon esaterako, egin dira jada euskarazko erregistroak. Ondorioz eta gurasoen eskariei erantzunez, haur jaioberria euskaraz erregistratzeko eman beharreko urratsak azaltzen dituen dokumentua prestatu du Behatokiak eta beharrezkoak diren formularioak ere eskuragarri ditu.

Haur jaioberriak euskaraz errejistratzea debekatu dute

Abenduan erregistratu zuten lehenengo aldiz haur jaioberri bat euskaraz eta orain epaileek debekatu eta baliogabetu egin dituzte euskaraz egindako inskripzioak. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak gertakariak salatu ditu eta gurasoek haur jaioberriak euskaraz erregistratzeko beharrezkoa den informazioa eskatzen jarrai dezaten eskatu dute. Albistea Deia-n: http://www.deia.com/es/impresa/2008/02/23/bizkaia/gizartea/445325.php?despiece=1
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]