bilaketaren emaitzak "jaiak"

Euskal Jaiak

Euskal Jaiak Zarautzen. Egitarau, gomendioak... dena ongi baino hobeto pasatzeko prest.

Gora San Ferminak

Uztailak 6. Eguerdiko 12:00ak. Gora San Ferminak, viva las fiestas de San Fermin! oihukatuz piztu da suziria. Jarraian, prestatua balego bezala, eta mikrofonoa prest zuela santuari egin dio oihu alkatesak, nork bestela. Hasi dira Iruñeako jaiak. Hasi dira ere Lesakan... eta beste hainbat herritan.

Leioako txosnak zure zain daude hamaika ikuskizunekin

Musikherria, Sorkun, Anestesia edota Tapia eta Leturia, musikagintzan, euskara hutsezko eskaintzan. Akelarrearen 10. urteurrena eta goitibeheren berreskurapena, Leioako ohituren aldeko lanean. Umeentzako jai mundiala eta Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Jon Maia eta Aitzol Barandiaranen bertso saioa, publiko guztietarako. Guzti-Guztia Leioako txosnetan.

Ertzaintzaren erasoa Bilboko txosnetan, 4. urteurrena

2003-8-21ean, azkar pasatzen da denbora baina ez dugu ahazten, konkistatzaile espainiarrek zaunk eta Eaj-k kosk: "Mertzenario mutur beltzak armaturik sartu dira txosnetan kartelak, ikurrinak eta pankartak kentzera... Takolo Etb-ko kamara batekin bertan zegoen grabatzen erasoaren unean, jendeak eskatu die grabatzeko ertzainen erasoa, baina ez dute ezer grabatu. Autozentsura? Zeren beldur dira kazetariak?"

Zaratas Tas Tas Irrati Librearen Konpartsa

Hau da Zaratas-aren giroa. Beti arrosa !!

Erabiltzaileek igotako Eibarko jaietako argazkiak, egunero sanjuanak.com-en

Jaietako argazki eta bideoak interneten jarriko dituzte egunero, Eibarko Sanjuanek irauten duten bitartean. Erabiltzaileek ere argazkiak igo ditzakete, formulario baten bidez.

Getxo udalerriko jai herrikoiak mehatxupean

Getxoko jaietan Espainiako Armada zabaldu nahi duen Jesus Toca Toña PPren zinegotzia eta Marisa Arrue Espainiako Kongresuko diputatuak Getxoko dozena bat jai prestatzen dituzten auzo eta herrietako jai batzorde herrikoiekin amaitu nahi dute.

2007-7-7an Errepublikaren jai gorriak Iruñean kantari

Entzierroa telebistatik, behor feria zoragarria Nabarrako Errepublikaren futbol zelaiaren gibelean, Pirinioko hizkuntzetan euskara, katalana, okzitanoa, gaztelera, gabatxoa, 12etan Merkaderesen Iruñean kantari kale gorrietatik Orreagak antolatuta, jendetza hiri buruan eta bero ikaragarria, plazan bazkaltzeko itzalean "Nabarrak kateak ditu barrutik eta kanpotik, banderakoak gureak, kanpokoak inposaturik..."

San Ferminetan jai herrikoi eta parekideen aldeko taberna

San Fermin jaietan urteak dira txosnak jartzeko debekua dagoela. Ordutik hona herri mugimenduek askotan alokatu dituzte tabernak jai herrikoiak lortzearen bidean. Blog honetan "La Bodegika" tabernaren informazioa lortzeko aukera dago, Hezkuntza Mugimenduak eta Mugimendu Feministak irekitako taberna, jai herrikoi eta parekideen alde borrokatzeko asmoz.

Baionan ez dago mikroklima berezirik

Tamalez bortxaketa gure jaietan uste baino maizago gertatzen dira.

ASKABIDE kultur elkartea Zorrotzako jaietan

Bihar hasiko dira auzoko jaiak. Jai Batzordeak makina bat ekimen aurrera eramango ditu hurrengo egunetan. Hala eta guztiz, ASKABIDE kultur elkarteak bere egitaraua propioa prestatu du jaietan partehartzaile zuzena izateko.

Zorrotzako jaiak 2009

Hurrengo asteburan Zorrotzako jaiak hasiko dira Bilboko auzo honetan. Irailaren 25etik uriaren 4ra egitaraua oparoa prestatu dute Zorrotzako auzokideek. GORA JAI HERRIKOIAK! GORA ZORROTZAKO JAIAK!

Gernikar baten aurkako erasoa, bideoz grabatua

Aurtengo udan Gernikako jaietan Ertzaintzak istiluak sortu zituen presoen aldeko kalejira bat galarazteko. Ertzain batek ezkutuarekin herritar bat bultza eta eskaileratan behera botatzen duen unea harrapatu zuen beste herritar batek bideokamerarekin. Youtubetik ezabatu omen dute, baina ikusgai dago blog honetan. Bideoa dezente zabaldu da sarean, azken egunotan ia 4.000 aldiz ikusi baita.

Blusak isilik Gasteizko jaietako azken paseiloan

Ertzaintzak hainbat blusa koadrilari jaietarako erabiltzen dituzten furgonetak eta pankartak kendu dizkie, terrorismoa babesten zutela leporatuta. Horren aurrean protesta egitea erabaki dute Gasteizko blusa eta neskek, paseilo osoa isilean eginez.

Algortako bi gazte atxilotu dituzte Santutxun presoen aldeko pegatinak eramateagatik

Ertzaintzak bi emakume gazte algortar atxilotu zituen atzo, igandea, Santutxuko jaietan, soinean presoen aldeko pegatina bana eramateagatik. Gainera, terrorismoa goratu izana leporatu die.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]