bilaketaren emaitzak "itzulpenak"

Mikel Iturriaren itzulpenak

Mikel Iturria irundar internautak bi blog ditu: "Harrikadak" euskaraz eta, "Pedradas" gaztelaniaz. Gaztelaniako blogean, besteak beste, euskaraz irakurri eta interesgarri iruditu zaizkionak itzultzen ditu. Interesgarria da ikustea, ze material iruditu zaion interesgarri.

Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina

Firefoxerako tresnabarra da Euskalbar, Euskara-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi batzuk kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia). Firefoxerako soilik, Internet Explorerren ez dabil. Eskerrik asko, Juanan Pereira, abisuagatik.

060.es webgunearen euskaratze kaxkarra

Duela gutxi kaleratutako 060.es webgunea "euskaraz" ere eskaintzen du Espainiako Gobernuak, herritarren kezkak argitzeko. 'Denuncias online' -> 'Online salatzen duzu', 'Carreteras' -> 'Gurdizaina', 'Derechos de los mayores' -> 'Handiagoen eskubideak', 'Búsqueda de empleo' -> 'Erabiltzearen bilaketa', 'Prestaciones por desempleo' -> 'Langabeziagatik sariak', eta horrelako hamaika hanka-sartze ikus daitezke bertako azalean. Inozotzat hartzen gaituzte ala?

Testuen zuzenketa zerbitzua

11itzulpenek – guztiz birtuala den Euskal Herriko lehen itzulpengintza zerbitzu profesionala – euskarazko, alemanezko, gaztelerazko, frantsesezko eta ingelesezko testuen zuzenketa zerbitzua aurkezten du. 11itzulpenek eskaintzen duen berrikusketa zerbitzuari esker, elebidunek eta eleanitzek haien bigarren edo hirugarren hizkuntzan idatzitako testuen kalitatea berma dezakete, gramatikari, terminologiari eta estiloari dagokienez. Horrela, ziur egon daitezke zehatz eta argi adierazten dietela irakurleei haien mezua.

Bozketa: Librezaleko itzulpenak estandarizatzen

Librezaleko itzulpenak estandarizatzeko bozketa bat egiten ari da webguneko foroan. Hitz batzutan marratxoa erabili behar den ala ez, cache ala katxe edo beste bat,... Eztabaida euskaldun guztiei irekita dago (nahiz eta foroan izena eman beharra dagoen), azken finean denok izango garelako Librezaleko itzulpenen (Firefox, Thunderbird,...) erabiltzaile. Zatoz eta bozkatu!

Pootle zerbitzaria martxan (Web bidezko itzulpenak)

Librezale euskarazko softwarea sustatzeko taldeak, zerbitzu berri bat ireki du komunitateak web bidez proiektu ezberdinen itzulpenean lagun dezan. Dagoeneko proiektu ezberdina anitzen itzulpenak daude bertan, baita ere itzulpenean laguntzeko moduan dauden proiektuak
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]