bilaketaren emaitzak "italia"

Italiako Giroaren kiniela Tropela.net -en

Tropela.net webguneak Italiako Giroaren inguruan internet bidezko kinielan parte hartzeko aukera eskaintzen digu.

Ni ez naiz inozoa!

Ni ez naiz inozoa... hori da Media Markt-ek darabilen slogana. Izan ere, loretahur-ek bere blogean kontatzen digunez, enpresa honen Italiako adarrak italiar selekzioak munduko futbol txapelketa irabaziz gero, bertan saldutako telebista guztiak oparituko zituela zin egin zuen kanpaina batean, eta honenbestez 10 milioi euro bueltatu beharko die bezeroei.

Bizitza osorako kartzelara kondenatutakoek heriotza zigorra eskatzen dute Italian (albistea ingelesez)

Eskaera hau eskutitz ireki gisa argitaratu da La Repubblica egunkarian. Italian bizitza osorako kartzela zigorra duten 1.300 lagun daude. Horietako 310ek sinatu dute eskutitza.

Giroa barrutik Markel Irizar eta Iban Velascoren eskutik

Markel Irizar eta Iban Velascok bloga egin dute goiena.net komunitatean. Giroak irauten duen bitartean idatziko dute bertan.

Italia munduko futbol txapeldun

Italiak Munduko Futbol Txapelketa eskuratu zuen laugarrengoz Frantziari penaltietan gailendu eta gero. Zidaneren agurra triste xamarra izan zen, ordea, Materazzi italiarrari bularrean burukada bat eman ondoren epaileak egotzi egin behar izan baitzuen.

Italian lege zorrotza nahi dute blogarientzat

Besteak beste bloga sortzeko estatuaren erregistroan sartu beharra jasotzen du Prodiren lankide estua den Ricardo Franco Levik prestatutako lege zirriborroak. Kazetari erregistratu baten derrigorrezko ikuskapena eta konpainia editorial bati lotuta egotea ere agertzen dira legean.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]