bilaketaren emaitzak "israel"

Getxo Jazza abiatuko da astelehenean talde onekin eta Israelen presentziarekin

Astelehenean abiatuko da GetxoJazzaren XXXII edizioa Algortan, EH, Galizia, Herrialde Katalanak, AEB, Kuba edota Israelgo taldeekin. Oso talde onak (The Manhattan Transfer, John McLaughlin & 4th Dimension, Archie Shepp...) izango dira eta baita polemika ere, Avishai Cohen israeldarraren kontzertua baitago programan, Euskal Herrian Israeli boikota kanpaina indarra hartzen ari den honetan.

Israel Libanotarren aurka burutzen ari den sarraskia irudi batean

Askotan irudi batek guztia esaten du. Galdeiozu zure buruari zer egin dezakezun honekin bukatzeko (israeldar produktuei boikota, mobilizatu, zabaldu mezua, atera gaia zure lagun/lankide/ikaskideekin,… egin dezagun zeozer).

Israeli boikota

Israeli boikota egiteko euskal ekimena

Palestinako Erresistentziak ere bideoak zabaltzeari ekin dio (irudi gogorrak)

Hainbat bideo ikus daitezke Youtuben, non Hamaseko beso armatuko kideak Israelgo soldaduak tirokatzen dituzten. Atzo telebistetan ondoko irudiak dezente zabaldu ziren: http://ttiki.com/1870. Beste batzuk: http://ttiki.com/1871

Israelek eginiko sarraskiaren aurkako kontzentrazioak deitu dituzte Euskal Herrian

Israelek azken egun hauetan Palestinaren aurka egin dituen sarraskiak salatzeko kontzentrazioak deitu dituzte Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Kamaradak euskal gazte internazionalisten taldeak hauek bildu ditu euren webgunean, azalpen gehiagorekin batera.

[ING] Gaza, Gernika bilakaturik

Vittorio Arrigoni bakezale italiarraren lekukotza lazgarria Gazatik bertatik. Italierazko testu orijinala hemen aurki daiteke: http://www.ilmanifesto.it/il-manifesto/in-edicola/numero/20081228/pagina/03/pezzo/238199/

Israelgo armadak Gaza erasotu du hamarnaka palestinar hilez

Hildakoen kopurua gora doa etengabe. Momentuotan 200 hildakoz eta beste hainbeste zaurituz hitz egiten da, antza misilen bidez eta tankez Gaza Hiriaren aurka eginiko erasoan.

Obama for change je-je-je

Israelek Palestinaren aurka burutzen ari da. Zer dela eta, munduko herrialdeek ez dute ezer esaten? Zergatik isiltasun hori? Eta Obamarekin etorriko zen aldaketa? Zeintzuk aukeratu ditu Etxe Zurian laguntzaile izateko? Hainbat artikuluen gomendioa.

Noa bai / Noa ez: Askapenaren gaitzespen deia esteka honetan.

Iritzi kontrajarriak sortu ditu Noa kantari israeldarrak Tolosan ostiralean eskainiko duen kantaldiak."Israeli boikot" ekimenarekin bat egiten du Askapenak, eta Tolosan gaitzespena adieraztera deitzen du (ikus estekako komunikatua). Bestelako jarrerarik ere aditu da, atzoko Berrian argitaraturiko gutun honetakoa adibidez: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-04-08&orria=006&kont=008

Save the Childrenen arabera, Israelek 106 haur palestinar erahil ditu urtebetean (GAZT)

Save the Children nazioarteko GBEak Israelen blokeoagatik Gazako haurrek bizi duten egoera larria salatu du, eta 2006eko urriaren eta 2007 abuztuaren artean hildako 106 adin txikikoen datua eman.

Bost palestinarretik bat noizbait izan da atxilotua edota bizitzaren zati bat Israelgo kartzelaren batean eman du (GAZT)

Addameer GKEak eginiko ikerketa batek adierazi duen moduan, palestinarraren %20a pasa izan da noizbait kartzela israeldar batetik. Ehuneko hau igo egiten da %40ra baldin eta gizonezkoen atxiloketak bakarrik kontsideratzen baditugu. Guztira, 1967tik aurrera 650.000 palestinar izan dira atxilotuak.

[Gazt] Israelgo soldaduek palestinar zibilen kontrako gehiegikeriak onartu dituzte

"Berun sendoa", Gazaren aurkako azken erasoan, Israelgo armadak palestinar zibilen aurkako gehiegikeriak egin zituela onartu dute hainbat soldaduk. Albistearen jatorria ingelesez: http://www.haaretz.com/hasen/spages/1072040.html Erlazionatua: http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-03-19/024/006/%C2%B4Israel_epaitu_behar_da_Gazan_gerra_krimenak_egiteagatik%C2%AA.htm

Berriro Gaza bonbardatu du gaur goizean Israelgo Armadak eta lau lagun hil ditu

Atzo eta bart, ordea, bederatzi palestinar hil zituzten Israelen bonbek: batetik, Jalil Al Havija legelari eta Hamaseko kidearen etxea bonbardatu zuten, eta han hil zituzten zortzi lagun. Israelen arabera, kohete bidezko erasoak egiten aritzen ziren ekintzaileak ziren. Bart beste gizonezko bat hil dute Israelgo Armadaren bonbek. Iturri horien arabera, koheteak egiteko tailer batean ari zen. Palestinarrek, ordea, hargin lantegi batean ari zen.

Noaren kontzertua eten zuten 4 lagunek Kursaalean

Noak kontzertua eman zuen atzokoan Kursaalean eta Askapenak kontzentrazioa egin zuen bigarren egunez sionismoa salatzeko asmoz. Gainera 4 pertsonek kontzertua etetea lortu zuten, kartelekin eta oihuka Kursaal aretoaren barruan. Kalez jantzitako ertzainek iletik tiraka eta besoa bihurrituz atera zituzten aretotik.

Burlatako udalak Gazako erahilketei buruz onartutako mozio txundigarrari buruzko artikulua (Gazt)

Burlatako udalak Urtarrilaren 28an “Declaración institucional sobre Gaza” izeneko mozioa aurrera atera zuen PSOE, Nabai eta EB alderdien botekin. Mozio honetan Gazako biztanleek jasandako genozidioa salatu beharrean, Israelgo armadak egindakoa erresistentzia Palestinarrak egindakoarekin parekatzen dute. http://sareantifaxista.blogspot.com/-an aurkitua.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]