bilaketaren emaitzak "isabel celáa"

Celáa EHUri presioa egiten ari zaio bere alaba entxufatzeko

EHUk eta sindikatuek 300 irakasle fijo egiteko akordioa sinatzear zeudela, EAEko Gobernuaren Hezkuntza sailak atzera bota du. Isabel Celáa buru duen sailak akordioa sinatzeko beste 30 bitarteko irakasle sartzea exijitu du, tartean sailburuaren alaba.

Eredu Hirueleduna aurkeztu du gaur Isabel Celaák

Hainbat hilabete ideia garatzen joan ostean azkenean aurkeztu du Isabel Celaák Eredu Hirueleduna. EHBEren iritiz "inork espero baino zuzenago, gordinago eta gogorrago. Isabel Celaák gaur Gasteizko Parlamentuan aurkeztu duen eredu berria euskararen aurka frankismo garaitik egin den eraso larriena da."

Ares, Hezkuntzako sailburu behin-behinean

Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua bajan dago abenduaren 22tik, kalean zela erorikoa izan eta pelbisa hautsi zuelako, eta hura berriro beharrean hasi artean Rodolfo Ares izango da Hezkuntzako sailburua, Patxi Lopez lehendakariak hala proposatuta. Gaur argitaratu dute hori EAEko agerkari ofizialean.

"Super Español" eta "Isabel CelaA" Durangoko Azokan

Isabel Celaak "Euskal Herria" liburuetatik ateratzeko egindako dekretu berria dela eta EHBEko kideek ekimena burutu dute Durangoko Azokan. Horretarako "Super Español" eta "Isabel CelaA" deitu dituzte eta eskuorriak banatu postuetan. Bideoa ikusgai.

"Gu, euzcaldunac gara, CAPVkoak"

Euskal Herriak Bere Eskolakoek kartela egin dute Celaáren azkenekoa salatzeko asmoz. Irudi retroa eta umore beltzezko mezua.

Celaá: "sufrimenduaren biktimen" lekukotasuna derrigorrezko izango da

Isabel Celaá, Jaurlaritzako hezkuntza kontseilariak Radio Euskadin adierazi duenez, datorren kurtsotik aurrera EAEko ikastetxe publiko eta kontzertatu guztietan, "sufrimenduaren biktima guztien" lekukotasuna jasotzea derrigorrezkoa izango da. Orain arte EAEko eskoletan adoktrinatzen zela esaten ibili direnak, beraien adoktrinazio kanpainari ekin diote.

Isabel Celaáren proposamenaren aurrean martxoaren 13an mobilizatzera deitu du EHBEk

Gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan Isabel Celaá Hezkuntza Kontseilariari elkarrizketa egin diote. Hainbat gauza ezberdinen inguruan hitz egin du eta horietatik batzuei erantzun eman die EHBEk bere webgunean. Gainera Martxoaren 13an mobilizatzeko deia berretsi dute.

Zer lortu nahi du EAEko Hezkuntza Sailak hizkuntza azterketa berriekin?

Orain urte batzuk ereduen politika ebaluatzeko azterketak egin zituzten eta datu horiek baliatuta argi ikusi zen Euskal Herri osoan zehar matrikulatuta zeuden 3 ikastetik bakarra izango zela gai euskaraz bizi ahal izateko. Baina orain Celaáren gobernuak zerbait aldatu nahi du eta azterketa berriak egiteari ekin dio. Baina hizkuntza ereduak aztertzeko erabilitako sistema orain zeharo bitxia da.

Celaa Hezkuntza sailburuaren erabakiak erreakzio ugari sortu du

Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren erabakiak hautsak harrotu ditu. Euskara, Euskal Herria, Bakea eta besteren inguruan iritziak batu ditu Galder Gonzalez blogariak Zuzeu.com agerkari digitalean. Bilketa lan fina, Celaak adierazpenak egin eta 24 orduan bildutakoak.

EJk ez du "Euskal Herria" izena euskal curriculumetik kenduko

Isabel Celaa Hezkuntza Sailburuak adierazi duenez, "Euskal Herria" izena ez da euskal curriculum-etik kenduko, baina "benetan zer den" zehaztuko da, hori bai.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]