bilaketaren emaitzak "iruñea"

Bideoa Iruñea Contra la deslocalizacion

Milaka lagun bildu dira Iruñeko autobus geltokitik abiatu den manifestazioan, eta istiluren bat edo beste jazo den arren, orokorrean giro atsegina izan dute bertaratu direnek. LABeko idazkari nagusi Rafa Diezek Nafarroako egoera ekonomiko eta politikoaren analisia egin du ibilbidearen amaieran.

Bideoa Udaltzainen indar erakustaldia Iruñeko Alde Zaharrean

Gaztetxe inguruko konzentrazioek eta burrunbadak ere tinkk diraute. Nabarmentzekoa da Gaztetxearen aldeko agertzen zirenen aurka poliziak erabili duen bortizkeria, besteak beste, balkoietara antidisturbietako materiala balkoietara botaz. Etxeren bateko kristalak hautsi izana ere baieztatu digute.

Gazte Eguna 07ren bideoa + kronika

Gazteen aldizkari berria izango dena aurkeztu zen goizean, ondoren, manifestaldi koloretsuak zeharkatu zituen Iruñeko kaleak, bazkari herrikoia izan zen Atarrabian, eta Elektrotxarangaren doinuek alaitu zuten Alde Zaharra. Bukatzeko, kontzertuak izan ziren Barañainen, eta egun osoan zehar bezala, hemen ere jaia eta aldarrikapena ederki uztartu zituzten gazteek.

Bideoa, Iruñea; eskubideen defentsan tinko

Nafarroako bazter guztietako gazteak bildu dituen Nafarroako gazteria gure eskubideen defentsan tinko dinamikak manifestazioa burutu du larunbat goizean Iruñeako kaleetan. Bertan, errepresioaren gainetik gazteriak eremu guztietan lanean jarraituko duela berretsi dute. http://www.gaztesarea.net

Iruñerria Piztera Goaz !! (ekimena eta ekintzaren bideoak)

Gure bizitzaren jabeak izateak injustiziaren aurkako desobedientzia dakar. Askatasun ekintza bat da. Okupatzea agindua ez betetzea da. Hiria aparkalekuez, diru-gosez, zaintza-kamerez, arautegiez, izuaz, baimenez, espetxeez, inkomunikazioaz, poliziez, enpresa pribatuez eta diru irabazi-asmoen bitartez zabaltzen den lekuan askatasun bilaketa da.

Bideo Pirritx eta Porrotx, Anaitasunan

«Eskerrik asko» antzezlana Egilea: nabarreria.com

UPN-CDNk gehiengoa galdu du Nafarroan eta Iruñeko Udalean

[K&I]Nafarroan UPN-CDNk gehiengo osoa galdu du bai foru parlamentuan eta bai hiriburuko udalean, eta Nafarroa Bai bigarren indarra da bi erakundeotan, PSNren aurretik.

Udaltzaingo eta foruzaingoaren eraso basatia izan da Arrosadiako festetan

Iruñeko Arrosadia auzoko festak ospatzen dira asteburu honetan. Gaur goizean, polizia foral eta munizipala jai gunean ziren pertsonen aurka gogor oldartu da, pertsona bat atxilotu eta hainbat zauritutuz. Kolpeak eta kargak ugariak izan dira

BideoaOztopoen gainetik, ikazkina Iruñeko Donibane auzoan

Oztopo guztien gainetik, eta batzuetan Poliziak inguratuta, iritsi da aurten Olentzero Nafarroako hiriburura. http://www.nabarreria.com elkarteak bideoa grabatu eta paratu du euskalTuben, eta elkarrizketa ere egin dio Euskal herriko ikazkin famatuenari Donibane auzoan.

Euskal gazteon patua: motxila bat eramateagatik identifikatuak eta irainduak

Zeini ez diote mota bateko ala besteko poliziek errepidean, autobus geltokian... gelditu? Eta mota guztietako galderak egitea ere, gertatu al zaizue? (A dónde vas, qué haces aquí, visitas a presos, has estado detenido, a tu padre le detuvieron alguna vez... eta horrelakoak). Ni behintzat nazkatuta nago. Albiste hau horren adibide da, horrelako hamaika kauren exenplu bat besterik ez.

Hasi da Gaztetxe martxa

Gaur irten da Mauletik, Euskal Herriko gaztetxe gehienak bisitatuko dituen martxa.

Nafarroa Baiko Jimenez falta zenez, Euskararen Legearen aldaketa ez da aurrera atera

Eremu mistora Iruñerri osora zabaltzea zen aldaketaren helburua, eta Nafarroa Bai, PSN eta NEB ados jarrita zeuden. Proposamea aurrera ateratzeko ezinbestekoa zen, ordea, talde horietako parlamentari guztiek bozkatzea. Txentxo Jimenez Himalayan dago. NEBk gaur goizean erregistratu du berriro proposamena, irailean aurrera ateratzeko asmoz.

Munduko arrozak jaialdia Bilbon, Gasteizen eta Iruñan

Iaz bezala aurten ere Munduko Arrozak jaialdia ospatuko dugu ekainaren 10ean (larunbata).
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]